Pixoihala kentzeko uneari aurre egiteko modua jorratuko duen hitzaldia

27.05.21
Hezkuntza

Ermuko udal Esku-hartze Sozioedukatibo eta Psikosozialeko Zerbitzuak (SISP) pixohiala kentzeko uneari buruzko hitzaldia antolatu du. Saioa 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, eta datorren ekainean egingo da, Lobiano Kultur Gunean. Osasun egoera larriagatik edukiera murriztu egin denez, bi saio eskainiko dira: bat ekainaren 9an eta goizez, 10:30etik 12:00etara, eta bestea, hurrengo egunean ekainak 10eko ostegunean, arratsaldez, 17:30etik 19:00etara. Bertaratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko, osasun-agintariek adierazitako higiene-neurriak jarraitu eta hartuko dira

Urtero gurasoentzat antolatzen diren ‘Gurasoen gaitasunak’ izeneko hitzaldi sortaren baitan antolatutako ekimena da. Horren helburua 0 eta 18 urte arteko haurrak dituzten gurasoei gai ezberdinen inguruko informazioa eskaintzea da. Topaketak adin tarteka antolatzen dira; oraingoan, 0 eta 2 urte arteko haurren gurasoei edota horiekin lan egiten duten profesionalei zuzentzen zaie deialdia.

Hitzaldi honetan, haurtxoek pixoihala erabiltzeari utzi eta ebakuatzeko behar fisiologikoak betetzeko komunera joaten hasteko uneari buruz hitz egingo dute. Une korapilatsua, haur bakoitzaren heldutasun-mailaren araberakoa.

Hitzaldian parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da, horretarako bide bikoitza dagoelarik; bata mezua idatzi eta WhatsApp bidez bidali, 688 854 510 telefono zenbakira, bestea, mezua gurasotopagunea@gmail.com postontzi elektronikora bidaltzea. Kasu bietan izen-abizena eta aukeratutako ordua adierazi behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da