Ezustekoak izan arren, Zearkaleko lanak aurrera doaz

17.06.21
Hirigintza

Zearkale eta Etxarte zeharbidean egiten ari diren lanak aurrera doaz. Kasu batean, Lomi-Powerreko etxebizitzen bizitegi-sektore berriko euri-ura biltzeko eta kanalizatzeko egiten ari diren obrak dira, eta, beste batean, Zearkaleko linea elektrikoa ordezteko egiten ari direnak. Biak gauzatzean, hasieran aurreikusitako faseak eta datak birplanteatzea ekarri duten gorabeherak erregistratu dira. Eragozpenak izan dira dauden planoetan instalazioen kanalizazioak lekualdatuta aurkitzea eta dokumentazioan jaso ez diren instalazio zaharrak agertzea.

Etxarte zeharbidearen eta Diputazio kalearen arteko puntu batean ura ibairaino kanalizatzea aurreikusitakoa baino gehiago luzatu da. Ataza konektatzea aurreikusten zen puntuan hasi zen; puntu horretan 4 metroko sakonera gainditu behar izanik eta 1,20 metro baino gehiagoko lodiera duen hormigoi armatuzko horma batean bidea ireki behar izan delarik. Gainera, zerbitzu- eta hornidura-instalazio eta -eroanbideez betetako espazio batean lan egin behar izan da, besteak beste, gaserena. Horrek zuhurtzia handia, erritmoa baldintzetara egokitzea, lanaldiak luzatzea eta Diputazioko pasabidea itxita mantentzea eskatu du. Zeharbidea bitan banatu dute eta bigarren zatian lanean ari dira egunotan, Zearkaletik sarrera itxita mantenduz. Bidea garajeetara sartzeko baino ez dago irekita.

Iberdrolaren obrak, bestalde, birplanteatu egin dira, eta hasieran aurreikusitako faseak egokitu egin dira, kolektorearekin koordinatzeko. Orain arte, Zearkaleko 10 eta 18 zenbakien arteko zatia eginda dago. Zati hori eskuz zulatu behar izan dute, planoetan islatu gabeko instalazio zaharrak aurkitu ondoren. Espaloia eta atarietarako zein lokaletarako sarbideak itxi eta zeuden egoeran utzi dira. Ondoren, Zearkaleko 10 eta 4 zenbakien arteko zatiari ekingo zaio, lana uztailaren 2a baino lehen bukatzea espero delarik. Seigarren mendeurreneko zatia eta Diputazio kaleko 7 zenbakiraino doan zatiari beranduago helduko zaie, Santiago eguna baino lehen amaituta edukitzea espero da.

Lanak hobetzeko xedez egiten badira ere, obrek ezinbestean eragozpenak sortzen dituzte. Horregatik, udal Bulego Teknikoak eta kontratek pazientzia edukitzeko eta sortzen diren eragozpenak barkatzeko eskatzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan