Kontuz: pilota partida jokoan

17.06.21
Hirigintza

Ermuko Udalak ostegun honetan estreinatu du Erdikokale eta Orbe Kardinalaren plazaren arteko pasabidean ''kendu eta jartzeko'' olana. Elementu hori, herriko plazaren irudi historikoekin apaindua, tarte horretan jarriko da pilota edo pala txapelketa edo lehiaketetan, oinezkoei pasatzen ez uzteko eta, horrela, inork ezusteko pilotakadarik ez jasotzeko.

Erdikokale kaletik Orbe Kardinala plazarainoko pasabidea frontoiaren ondoko paretatik ireki ondoren, pilotak partida batean bertatik ihes egiteko eta inguruan dabiltzan pertsonek kolperen bat hartzeko arriskua sor daiteke. Horregatik jarriko da olana berria txapelketetan zehar, Erdikokaleko plazatxotik igarotzen diren pertsonei pasabidea itxi eta babestuz. Partida bakoitza amaitu ondoren, elementua kendu egiten da, mosketoien bidez pasabideari ainguratuta baitago.

Olanak bi argazki historiko ditu bi aldeetan inprimatuta, eta horiek plazara pasatzen garen gunetik ikus ditzakegun antzeko ikuspegiak erakusten dituzte. Alde batean, Partido de pelota en juego – Pilota partida jokoan testua ikus daiteke, pasatzea debekatzen duen seinale batekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko