Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketak baditu garaileak

20.07.21
Ingurumena

Ermuko Udalak Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren hirugarren edizioak ezagutzera eman ditu gure herriko saridunak.

Guztira 15 pertsonak parte hartu dute lehiaketa honetan. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratu ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore-apainketa ederrenak saritzeko. Epaimahaiaren balorazio irizpideak konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, apainketaren harmonia eta diseinua eta konplexutasuna izan dira.

Herriko lehiaketako lehenengo saria Naiara Bengoetxea Gorritxategi izan da. 200 euroko erosketa txekea eskuratu du, EMOEko komertzioetan erabili ahal izateko. Bengoetxeak azaldu duenez, bere balkoia mundu osotik ekarritako elementuekin apainduta dago: Costa Rica, Thailandia, Indonesia, Mexiko, Maroko, Kanariak, Almeria, Nafarroa, eta abar. Gainera, landareak hazten diren loreontziak berak eskuz egin ditu.

Sagrario Gomez-Limon izan da bigarren sailkatua, eta 150 euroko erosketa txekea lortu du. Gomez-Limonek esan duenez, bere balkoian geranioak eta lirioak dira nagusi, urte osoan zehar mimo handiz zaintzen dituenak.

Juan Carlos Abascal alkateak eta Jol Gisasola Ingurumen zinegotziak banatu dituzte diplomak eta txekeak.

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea da lehiaketaren helburua. Landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzen da, eta bide batez, herritarren artean landareak zaintzeko ohitura zabaltzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate