Asfaltatze lanak Etxarte zeharbidean eta Zearkalen

21.07.21
Hirigintza

Altuna y Uria eraikuntza enpresak Etxarte zeharbideko eta Zearkaleko zati bateko asfaltatze lanei ekingo die ostegun eta ostiral honetan, uztailaren 22an eta 23an. Obren helburua da herriko zati horiek konpontzea eta jatorrizko egoerara itzultzea; izan ere, Lomi Power guneko etxebizitzen sektore berriko euri-urak bideratzeko lanen eragina jasan dute.

Aipatutako bi egun horietan, Etxarte zeharbidea itxita egongo da. Ostegunean asfaltatu aurreko lanak egingo dituzte, eta ostiralean zoladura berria jarriko dute.

Lan hori Iberdrolarekin koordinatuta egingo da; izan ere, energia enpresa Zearkale hornitzen duen linea elektrikoa berritzeko lanak amaitzen ari da. Hala, Etxarte zeharbide osoa eta Zearkaleko zati bat asfaltatuko dituzte; izan ere, gune horretan zanga bat ireki dute, ur-hodi tronkala sartu ahal izateko.

Bide horretan bertan amaitzen ari da, era berean, ''baskula'' autobus-geltokiaren ondoan garatu den transformazio-zentro berria, Lomi Powerreko etxebizitza berriei hornidura elektrikoa eman ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean