Mugikortasunaren Asteko jarduerak
Mugikortasunaren Europako Astean murgilduta, jarduera bati beste batek jarraitzen dio. Ikastetxeetako ikasleak protagonista dira programan. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek marrazketa eta eskulan tailerrak egiten ari da atzodanik, Batu ikasle elkartearen laguntzarekin. Tailerrak datorren asteazkenera arte (hilak 22) egingo dira.
Bestalde, atzo hasi eta datorren asteazkenera arte, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bizikletarekin duten trebetasuna erakusteko aukera izango dute Aritzmendi pilotalekuko zirkuituan. Ikasle bakoitzak bere bizikleta, kaskoa eta arropa egokia eraman behar ditu. Beti bezala, Ermuko Txirrindulari Elkartearen laguntza paregabea izango dute.
Eskolabarriko ikasleek ''Oinez Eskolara'' programa berrargitaratu dute atzotik, gurasoen eta Herritarren Segurtasunerako udal sailaren laguntzarekin.
Igandean bizikletaren festa
Igande honetan -irailak 19-, Bizikletaren Festa izango da. 12:00etan zikloturista martxa herrikoia hasiko da herriko kaleetan zehar. Jarduera hau herritar guztiei zuzenduta dago, eta ibilbidea egokia da haurrentzat. Irteera Orbe Kardinalaren plazan egingo da, eta trazatua gure herrian jada eratzen ari den bizikletentzako erreiari lotuta egongo da, Probaleku, San Pelaio, VI. Mendeurrena eta Zubiaurre igaro ondoren. Ibilaldian parte hartzeko, kaskoa eta arropa egokiak erabili beharko dira. Ibilbidea amaitzean, parte-hartzaileentzako hornidura egongo da.
12:00etan, halaber, bizikletak konpontzeko tailerra edukiko dugu, Ermuko Txirrindulari Elkartearen laguntza izanik horretan. 12:30ean, klarionezko mural handi bat egiten hasiko dira Orbe Kardinalaren plazan, Mugikortasunaren Asteari buruzko ideiekin.
Mugikortasunaren Asteak hogeigarren edizioa beteko du, aurtengo leloa ''Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu jasangarrian'' da.
Programa osoa hemen kontsultatu daiteke.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko