La ‘onda verde’ en imágenes, tras sincronizarse los semáforos en Ermua
Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideak, edo alderantziz, gelditu gabe zeharkatu, 30 km/orduko abiaduraren azpitik
Kaltxangotik Sallabenterako biribilguneen arteko ibilbidean ditugun semaforoak sinkronizatu genituela laugarren astea beteko da laster. Neurri horrekin, ibilbide horretan ‘uhin berdea’ deritzan efektua lortu nahi genuen, oinezkoen segurtasuna eta trafikoa arintzeko, geldialdiak saihestuz eta, ondorioz, kutsadura akustikoa nahiz C02 emisioengatiko kutsadura murriztuz.
‘Leber’ ingeniaritzak egindako trafikoaren inpaktuaren azterketetan eta analisietan oinarrituta, gure herriak semaforoak koordinatuko ditu Kaltxangotik Sallabenterako biribilguneak osatzen dituzten ardatzean, teknikoki ''uhin berde'' deritzona ezartzeko. Hau da, zirkulazioa orduko 30 kilometroko gehieneko abiaduran edo abiadura txikiagoan harmonizatzea; baldintza horretan doazenek semaforo irekiek eta berdeek aurkituko dituzten, elkarguneetan gelditu beharrik izan gabe. Neurri horri esker, bideak zirkulazio-bolumen handiagoa bereganatuko du, eta kutsadura akustikoa –zaratagatik – eta ingurumenekoa, -CO2 isuriak ekidinez– gutxituko ditu, geldialdi eta abiatze gutxiago izango direlako. Kaltxango-Sallabente eta bere elkarguneen arteko semaforo guztiak barne sartzen dira, baina ez Seigarren mendeurrena eta Zubiaurre kalekoak.
Herritarren Segurtasunerako Alorrak bideo batzuk grabatu ditu, hiri-zeharbide hori praktikan gelditu gabe gurutzatzea posible dela agerian lagatzeko. Azpian, bideo bat duzue, Ermutik Eibarrerako norabidean, eta alderantziz, Eibartik Bilbora ibilgailu baten esperientzia jasotzen dutenak. Lau minutu eta berrogei segundo irauten du bideoak; bi minutu eta hogei segundo zirkulazioaren noranzko bakoitzean.
Uhin berdearen arrakasta gure kontzientziazioan eta inplikazioan oinarrituko da. Korrika egiten ez badugu, bidea mugimenduan eta denbora laburragoan zeharkatuko dugu. Horregatik, garrantzitsua da jakitea muga orduko 30 kilometrokoa dela. Hala gogoraraziko digu Gipuzkoa hiribidean (Eibartik Bilborako noranzkoan) kokatutako gailu elektroniko berri batek. RADAR berezi edo ''pedagogiko'' bat da, gure abiadura adieraziko diguna eta ezarritako sistemaz ohartaraziko gaituena jabetu gaitezen: ezarritako abiadura gainditzen badugu, ''lehenago'' iritsiko gara semaforoetara, baina hauek gorriz eta itxita egongo dira, beraz, gelditu egin beharko dugu. Banakako kaltea guretzat eta, ondorioz, gainerako gidari eta ibilgailuentzat. RADAR horrek informazio- eta disuasio-funtzioa du. Trafikoari buruzko datuak baino ez ditu erregistratzen, gerora azterketa estatistikoa egiteko. Led paneldun Radar laser informatiboa: ez du kamerarik, ez du argazkirik ateratzen, ez du grabatzen, ez eta matrikula-plakak irakurtzen.
Gailuaren funtzio nagusia gidariari bere abiaduraren berri ematea da, eta hark kontuan hartu dezan. Abiadura aurretik ezarritako mugara murriztea bilatzen du, tarte horretan arintasuna eta igarotze-denbora laburtzea ahalbidetzen duelako. Gailuak, argindarraz elikatzen duen eguzki panel bat du. Bere kokapena erdi finkoa da, hau da, ez dago behin betiko jarrita baina ez da eramangarria edo mugikorra. Aurrerago, beharren arabera, beste bat instalatzen den edo hori mugitzen den erabakiko da.
Lotutako albisteak

Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko