Martxoaren 8ko programan bildutako jarduerak

02.03.22
Berdintasuna

Ermuko Udalak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta antolatutako aldarrikapen eta kultur ekintzen egitaraua aurkeztu du. Hasi berri dugun hilabetean gauzatuko diren jarduerak. Programa hori etxebizitzetako postontzietan jasoko dugu.

Aurten berdintasunaren aldeko konpromisoa indartu nahi da, emakumeen eskubideak lortzeko egin diren borroka anitzen esanahia gogoratuz eta aldarrikatuz. Udalerrien tresnak hobetzen eta aurrera egiten jarraitu behar da, gainditu gabeko erronkei aurre egiteko.

Oraindik bide luzea dugu benetako berdintasuna lortzeko, hori dela eta, urteko egun guztietan hartu behar ditugu emakumeak kontuan, eta ez martxoaren 8a bakarrik.

Asteartetik zabalik dago Martxoaren 8ko urteroko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen eta proposamenen erakusketa. Erakusketa Emakumearen Topalekuan egongo da martxoaren 30era arte eta zerbitzua irekita dagoen ohiko ordutegian bisitatu daiteke. Era berean, feminismoari, generoari eta zaintzari buruzko irakurketa eta ikus-entzunezkoen gida espezifikoa eskainiko du udal liburutegiak hilabete honetan.

Atzo, asteartea, arratsaldeko 6etatik 8etara, irakurketa talde feministaren saioa izan zen, Virginia Woolfen "Una habitación propia" lana mintzagai hartuta.

Larunbatean, hilak 5, jardunaldi batek Euskadiko zaintzaileen egoera eta premiak aztertuko ditu. ''Zaintzen duena zaindu'' ekimenean hainbat txosten aurkeztuko dituzte. Arratsaldeko 6etatik 8etara izango da Lobianon eta izena eman behar da.

Kulturari dagokionez, jarraian datozen hiru ostiraletan Ermua Antzokian hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu. Hilaren 4an, ''Las XL'' taldeak ''Degenérate mucho'' ikuskizuna aurkeztuko du. Ostiralean ''Travis Birds'' kantariaren emanaldia izango dugu, eta 18an Hika Teatroak ''La Tarara'' antzezlana eskainiko digu.

Asteartea, Martxoak 8

Martxoaren 8a, asteartea, Emakumeen Nazioarteko Eguna, nagusi izango da programan. Urtero bezala, lore liliak banatuko dira paparrean jartzeko. Berritasuna ''Lilaz tindatzen duten esaldiak'' ekintza kolektiboa da. Berdintasunaren Pasealekuko eta martxoaren 8ko plazako bankuetan esaldi esanguratsuak margotuko dituzte, 11:30etik aurrera.

Eguerdian elkarretaratzea egingo da eta Bozeramaileen Batzordeak onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da. Udal eraikinek argiztapen berezia izango dute egun horretan.

Kafe-tribiala eta solasaldia

Martxoaren 10ean tribial feministako kafe-partida bat dago deituta, sariekin, 17:00etatik aurrera. Aldez aurretik inskribatu behar da.

Hilaren azken egunean, Ixone Fernández de Bastida antropologo eta ikertzaileak Emakume adinduei buruz hitz egingo du 17:30etatik aurrera Emakumearen Topalekuan. Aldez aurretik inskribatu behar da.

Azkenik, martxoaren 31tik apirilaren 30era, adineko emakumeen oroimena berreskuratzeko irudi-bilduma bat izango dugu, ¡Va por ustedes! izenekoa. Marieneak eta Basauriko Berdintasun Sailak lagatako erakusketa 17:00etan aurkeztuko da, irekiko den egunean bertan.

Martxoaren 8ko Programa

Jarduerak jasotzen dituen bi orrikoaren azala eta Martxoaren 8ko kartela Sonia García Fuentesenak dira; "Que no nos vengan con el mismo cuento" tituluko lanaren egilearenak.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan