‘Ate irekien’ jarduera egingo du Ermuko Haurreskolak

18.03.22
Hezkuntza

Erkidegoa osatzen dugun hiru lurraldeetan ditugun eta Partzuegoaren barne dauden Haurreskolak ''Ate irekien'' jarduera gauzatuko dute datorren astean zehar. Ekimenaren helburua haur jaioberri edo txiki txikiek dituzten familiei aukera eta erraztasunak ematea zentroak, horiek dituzten instalazioak, funtzionamendua eta bertako langileria ezagutzerik izan dezatela. Apirilean irekiko dute datorren ikasturtean hasi nahi duten haurren izena emateko epea. Hilabete horretatik kanpo, matrikula etenik gabe irekita egongo da ikasturte osoan zehar haurrak sartzeko.

Ermuko Haurreskolak ateak zabalik izango ditu datorren bost egunetan (martxoaren 21etik 25era), astelehenean hasi eta ostiralera bitartean eskolako ordutegia bukatu ondoren. Zentroak bi txanda ezarri ditu bisitarako: lehena 17:00etan eta bigarrena 17:45ean. Herriko zentroak 6 gela ditu, lehen hirurak urte bete baino gazteago diren 24 erabiltzaileentzat eta, beste 3ak, urte betetik gora dituzten beste 39 umetxo edo erabiltzaileentzat. Ikastegia zabalik egonen da astelehenetik ostiralera goizeko 7:30etatik arratsaldeko 5etara bitartean. Ermuko Haurreskolaren telefonoa 943 17 64 31 da eta e-postontzia ermua.ermua@haurreskolak.es.

Bisita egitera bertaratzen diren familia guztiek haur heziketan diharduten profesionalak zuzenean ezagutzeaz gain, Partzuergoko filosofia eta zerbitzuen berri jasoko dute, zentro guztietan berbera baita. Bisitan argibide eta informazio guztia emango zaie, eta baita izan ditzaketen edozein zalantza argitu ere.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte