‘Biba zuek!’, adineko emakumeei omenaldia

12.04.22
Berdintasuna

Erakusketa apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai Emakumeen Topalekuan, ohiko ordutegian

Ermuko Emakumeen Topalekuak Biba zuek! erakusketa hartuko du hilabete honetan, adineko emakumeei eskainia; bere burua garaiezin eta beti gazte ikusten duen gizarte bateko ahaztu handiak. Editatutako 13 argazkiz osatutako galeria da, Basauriko Marienea-Emakumeen Etxeak eta Berdintasun Sailak 2021eko egutegirako erabilitakoak eta erakusketa honetarako utzitakoak.

Irudiek adineko emakumeak erakusten dituzte, gizarte-bizitzan parte hartzen jarraitzen dutenak potentzial eta esperientzia handiarekin. Izan ere, erakusketa hau omenaldia, oroitzapena, errekonozimendua eta errebindikazioa da bizitzan eta borrokan gure aurretik dauden adineko emakume guztientzat.

Anna Freixas eta Simone de Beauvoir idazle feministek zahartzaroari buruz idatzi dute sarri, bertara iristeak eskatzen duen balioari buruz, gogoraraziz aitzindari horiek izan direla demokraziaren alde gogor lan egin dutenak eta gure sexualitatearen, gorputzen, bizitzen eta afektuen jabe izatea ahalbidetu diguten legeak onartzea lortu dutenak.

Galeriako irudi bakoitzaren ondoan egile feminista baten mezu bat irakur daiteke, adibidez, zahartzaroan adiskidetasunak duen garrantzia adieraziz, bizi bermea baita. Mezu guztiek azpimarratzen dute bizitza sozialean, intelektualean eta fisikoan aktiboki parte hartzen jarraitu behar dela. Izan ere, Cony Flores psikologoak dioen bezala, zahartzeko eskubidea ukatzea bizitzaz argitasun osoz gozatzeko azken aukera ukatzea da.

Erakusketa Emakumeen Topalekuan izango da ikusgai apirilaren 29ra arte. Hilabete berezi honetako ordutegia honakoa da:

  • Apirilak 12: 09:00etatik 13:00etara
  • Apirilaren 13tik 18ra (biak barne): itxita
  • Apirilaren 19tik 29ra: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era (ostiraletan goizez soilik). Larunbat eta jaiegunetan itxita.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara