Ermuko Hiri Debekatuaren mapa berriari buruzko tailerra

25.04.22
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak ikastaro berri bat antolatu du Ermuko Hiri Debekatuaren mapa elkarlanean egiteko. Hirigintza berrantolatzen eta genero-ikuspegitik birpentsatzen laguntzen duen tresna izango da, emakumeen interesak eta beharrak kontuan hartuko dituena.

Mapak segurtasunik gabekotzat jotzen diren eta herriko emakumeen eguneroko bizitza zailtzen duten lekuak bilduko ditu. Ermuko Udalak horren harira egin duen galdera-sortaren emaitzak ditu abiapuntu tailer honek, eta helburua Ermua pertsona guztientzako herri lagunkoi eta segurua izatea da.

Herri eta hiriek diseinu neutroa dutela pentsatzeko joera dugu, baina tradizioz, gizonen premien eta produkzio-munduaren inguruan eraiki eta antolatu izan dira, emakumeen eta lanean ez diharduten kolektiboen premiak kontuan izan gabe, hala nola, haurrak eta adinekoak, edo desgaitasunen bat duten pertsonenak.

Edozein udalerritan, leku askotan, pertsona horiek ezin dira toki batetik bestera joan, arriskutsutzat jotzen dituztelako edo oztopo fisikoak edo zailtasunak dituztelako. Ez da ahaztu behar emakumeek, emakume izate hutsagatik, erasoak jasateko aukera gehiago dituztela, eta, beraz, eremu edo leku jakin batzuetan mehatxatuago sentitzen direla eta horiek saihesteko joera dutela. Gune horiek "eremu debekatu" bihurtzen dira haientzat, eta horrek berdintasunari eragiten dio, emakumeen mugikortasuna eta askatasuna mugatzen dituelako.

Tailerra udalerriko emakume guztiei zuzenduta dago, eta esplorazio-martxak egingo dira herritarrek inkestan identifikatutako guneetara, leku horietan segurtasunaren pertzepzioa baldintzatzen duten elementu fisiko eta sozialak detektatu eta erregistratu ahal izateko. Zaintza-lanak eta harreman komunitarioak zailtzen dituzten espazioak ere erregistratuko dira.

Guztira bederatzi prestakuntza-ordu izango dira, lau saiotan banatuta, maiatzaren 9tik 30era, 17:00etatik 19:30era, Ermuko Emakumearen Topagunean. Matrikula guztiz doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda