Haurren Kontseiluak Jolasaren Eguneko erronkaren emaitzak aurkeztu ditu
Haurren Kontseiluaren bosgarren edizioak bere ibilbidea amaitu du gaur, ostirala, zortzi hilabeteko lan gogorraren ondoren. Kontseilari gazteak Orbe Kardinalaren plazan bildu dira taldearen azken saiorako, eta Hiri Lagunkoia Adinekoekin proiektuaren talde eragileko kideekin eta Juan Carlos Abascal alkatearekin elkartu dira.
San Lorenzo, Ongarai, Anaitasuna, Eskolabarri eta San Pelaio ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 32 haurrek parte hartu dute aurtengo Haurren Kontseiluan, eta horietako batzuk, eskola-txango bat tarteko, ekitaldian egon ezin izan diren arren, gainerako ikaskideek aurten jorratu duten erronkaren emaitzak aurkeztu dizkiote alkateari: gure herrian Jolasaren Eguna antolatzea.
Ermuko Alkatetzaren aholkularitza organo gazteenak ez dio erronka horri bakarrik aurre egin: Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin proiektuko talde eragilearen laguntza izan dute. Izan ere, elkarrekin ulertu ahal izan dute jolasak bizitzako etapa guztietan duen garrantzia. Lan-saioetan, Tazebaez tokiko enpresako dinamizatzaileen laguntza ere izan dute.
Haur eta nagusien elkarlanari esker, datorren larunbatean, maiatzak 28, Jolasaren Nazioarteko Egunaren lehen edizioa ospatuko dugu Ermuan, eta adin guztietako pertsonentzako ekitaldia izango da. Izan ere, jokoak onura asko ekartzen dizkio komunitateari eta norbanakoari, eta guztion jolasteko eskubidea defendatu eta aldarrikatu nahi da.
Alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie erronkan parte hartu duten guztiei azken hilabeteotan egindako lanagatik, eta bi jolas tradizional eta gosari osasungarria banatu dizkie haurrei eta adinekoei. Gainera, horietako batzuek Ser-Radio Eibar irratian solasaldi alai batean parte hartu ahal izan dute, Jolasaren Eguna diseinatzeko erronka nola bizi izan duten kontatuz.
Maiatzaren 28an ospatuko den Jolasaren Egunari begira, Haurren Kontseiluak eta Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin proiektuko talde eragileak bideo honen grabazioan parte hartu dute:
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren