Jolasaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu lehen aldiz Ermuan

23.05.22
Hezkuntza

Larunbat honetan hainbat jardueraz gozatu ahal izango dugu Haurren Kontseiluaren eta Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin proiektuko talde eragilearen lanari esker

Jolastea pertsona guztien eskubidea da, haien adina edozein dela ere. Ondo dakite hori Haurren Kontseiluaren bosgarren edizioa osatu duten 32 haurrek eta Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin talde eragileko 15 pertsonek. Ikasturte honetan zehar egindako hausnarketari eta elkarlanari esker, maiatzaren 28an, larunbata, Jolasaren Nazioarteko Egunaren lehen edizioa ospatuko dugu Ermuan.

Orbe Kardinalaren plazan izango da jaia 17:00etatik 20:00etara, herritar guztientzako jarduerekin; jolastea guztion kontua delako. Hainbat gunetan banatuta, joko erraldoiak, egurrezkoak, kiroletakoak, betikoak eta mahai-jokoak izango ditugu guztion gozamenerako.

Hainbat elkarte eta talderekin batera antolatutako guneak ere izango ditugu: Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko Ile-apainketako eta Estetikako ikasleei esker aurpegiak eta azazkalak margotzeko postua muntatuko da; Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak utzitako kartoizko kaxekin, jolas libreko gunea; eta Saskibaloi Eskolaren eskutik 3x3ko txapelketa eta tiro libreen erakustaldia. Ekintza guztiak musikaz eta Kiri pailazoaren ikuskizunaz girotuta egongo dira.

Haurren V. Kontseiluaren erronka

San Lorenzo, Ongarai, Anaitasuna, Eskolabarri eta San Pelaio ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 32 haurrek parte hartu dute bosgarren Haurren Kontseiluan, eta pasatu den ostiralean aurkeztu dizkiote alkateari aurten jorratu duten erronkaren emaitzak: gure herrian Jolasaren Eguna antolatzea.

Ermuko Alkatetzaren organo aholkulari gazteenak Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin proiektuko talde bultzatzailearen laguntza izan du erronka horri aurre egiteko. Lan-saioetan, tokiko Tazebaez enpresako dinamizatzaileen laguntza ere izan dute.

Larunbat honetan, Jolasaren Nazioarteko Egunean, Kontseiluaren eta adineko pertsonen taldearen proposamenei esker sortu diren hainbat jarduerez gozatuko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar