Ermuan guztiok jolasten dugu!

30.05.22
Día Internacional del Juego
Hezkuntza

Jolasaren Nazioarteko Eguna ospatu da lehen aldiz larunbat honetan, maiatzak 28, Ermuan. Ehunka pertsona hurbildu dira Orbe Kardinala plazara arratsalde eguzkitsuan, eta dibertsioa izan da protagonista nagusia bertan. Haurrek, gazteek, helduek eta adinekoek, familian edo lagunekin, adin eta gustu guztietako jolasez gozatu ahal izan dute.

Haurren Kontseiluaren bosgarren edizioa osatu duten 32 haurrek eta Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin talde eragileko pertsonek ikasturte honetan zehar egindako hausnarketari eta elkarlanari esker ospatu dugu Jolasaren Nazioarteko Eguna Ermuan.

Plazaren erdiguneak mota guztietako zurezko jolasak, "betiko" klasikoak eta mahai-jokoak eskaini ditu, aurpegian irribarre handi batekin familia osoak bildu dituztenak. Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin talde eragileko kideak ere bertan izan dira, txapetan edo zibotarekin jolasten irakatsiz.

Estalkiaren azpian, pailazoen emanaldi alaiak eta joko erraldoiak izan dira etxeko txikienen gozagarri; frontoian, berriz, kirolzaleak (badminton, ping pong, minigolf) hurbildu dira batetik, eta irudimen handiz EMOEk utzitako kartoizko kaxekin eta puxikekin beren eraikuntzak sortu dituzten haur irudimentsuak, bestetik.

Ermua-Mallabia OLHko Institutuko Ile-apainketako eta Estetikako ikasleek ere arrakasta handiz parte hartu dute jokoaren jaian, ausartenei aurpegiak, azazkalak eta ilea margotuz kioskoan. Ermuko Saskibaloi Eskolak, bestalde, jaurtiketa libreen erakustaldiak eta partidatxoak eskaini ditu, ikusmin handiarekin. Guztion artean aberastutako egun atsegina, pertsona guztiek jolasteko duten eskubidea aldarrikatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da