Hiria eta talentua, Ermua TalentIC-en bigarren jardunaldiko ardatzak
Izarra Centrek Ermua TalentIC ekimenaren bigarren eta azken jardunaldia hartu du ostiral honetan, eta gai nagusiak hiria, pertsonak eta talentua izan dira, berrikuntzarako elementu gisa. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, Joana Sanchez Viladencanseko Udaleko Enpresa eta Berrikuntzako alkateordeak, eta David Lucas Garraio, Hiri Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Hiri Agenda eta Etxebizitzako idazkari nagusiak, gure hirien garapen jasangarrirako talentuaren eta berrikuntzaren beharraz hausnartu dute jardunaldiaren irekieran. Hirurek ere prentsaurreko labur batean parte hartu dute, eta lerro hauen ostean ikus dezakezue:
Ignacio Alcalde arkitekto urbanistak eta smart citiesetan adituak hartu du lekukoa jarraian, hiri-adimenari buruzko hitzaldi inspiratzaile bat eskaintzeko, eta, ondoren, goizeko lehen mahai-inguruari eman dio bide, Hiria eta Talentua izenpean. Tomas Iriondo GAIA klusterreko zuzendari nagusiak; Gorka Azpilikueta Tennecoko Focus Factory Leader-ak; Zigor Esnaola IMHko enpresa eta erakundeen arduradunak; eta Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendariak euren esperientziei buruz eta enpresetan eta ikastetxeetan berrikuntza lantzeko moduari buruz hitz egin eta hausnartu dute.
Indarrak berreskuratzeko etenaldi labur baten ostean, Jordi Clares Eibar Kirol Elkarteko barne taldeen eta metodologiaren koordinatzaileak oso modu grafiko eta bisualean laburbildu du Eibarko klubaren lan egiteko modua, balioetan heziz haurren kategorietatik hasi eta gazteen taldeetaraino.
Ermuko San Pelaio Ikastetxeko Carmen Alvarez eta Elena de la Torre zuzendariek ere euren hezkuntza proiektua eta ikasleen talentu indibidualak sustatzeko duten modua azaltzeko aukera izan dute; izan ere, pertsona guztiek ez dituzte gaitasun berdinak, eta horietako bakoitza ez da modu berean bultzatzen. Hori frogatzeko, laguntza bikaina izan dute: Irati, Yeray, Jon eta Maialen DBHko 4. mailako lau ikasleek ikastetxearen lan egiteko moduari buruzko euren ikuspegia eskaini dute, argi eta garbi utziz balioetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa dela eta herritarrek egiten eta bultzatzen dutela hiria.
Amaitu aurretik, jardunaldiko bigarren eta azken mahai-inguruan bildu dira Patricia Molina, Tecnaliako Hiri, Lurralde eta Ingurumen zuzendaria; Antonio Frances, Alcoiko alkatea; Roberto San Salvador, Deusto Cities Lab Katedrako zuzendaria; eta Francisco Potenciano, Torrenteko Udaleko zuzendari publikoa. Laurek hiri-laborategiei eta herritarrek berrikuntzan duten parte-hartzeari buruzko hausnarketak partekatu dituzte.
Eguneko laburpena programaren kronologiari jarraiki iruditan uzten dizuegu. Gaur esandako gauza gehiagoren laburpena ikusteko segi @redinnpulso; @izarracentre eta @TechfriendlyES sare sozialetara.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren