‘Binahi Akademy’ representa 'Sueños de un psiquiátrico’ en Lobiano

14.06.22
Kultura eta Gazteria

Ikasleek egokitzapena ¡arratseko zortzi eta erdietan eskainiko dute. Emanaldia doakoa izango da.

Donostiako ''Binahi Akademy'' prestakuntza zentroak larunbatean aurkeztuko du ''Folie a Deux. Psikiatriko baten ametsak'' antzezlana oinarri hartuta prestatu duen bere moldaketa, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Pieza hau, Diego Lorca eta Pako Merinok idatzitako gidoiaz, ''Titzina'' taldearen jatorrizko lana da, 75 minutu irauten duena. Sarrera librea eta doakoa izango da aretoa bete arte.

Nerea Arriola Urberuagak zuzentzen du ''Binahi Akademy''ren egokitzapen hau. Muntaia honetan hamar bat aktorek parte hartzen dute eta hauek dira: Asier El Busto González, Aimar Erostarbe Valhondo, Leire Fernández Galdeano, Mikel Iñiguez Zubiaurre, Lucia Laguarda Nieva, Saioa Outeiral Martín, Irene Pérez Rodríguez, Marcos Quintans, Leire Sardón Barbero eta Urko Ruíz Godoy.

Sinopsia

''Folie a Deux. Sueños de Psiquiátrico'' eromenaren munduan murgiltzea da, zentro psikiatriko baten errutinatik abiatuta, non lau kidek beren beldurrak eta ilusioak partekatzen dituzten medikuekin eta senideekin batera. Pertsonaia horiek guztiek erakusten digute zein hauskorra den gure mundua; garunaren bidez interpretatzen eta ulertzen dugun mundua, organo perfektua edo ez hainbeste; akaso ''ia perfektua''.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean