Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestakuntza tokiko ikastetxeetan

21.06.22
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Arloak, Emakumearen Topagunearen bitartez, sexu eta genero aniztasunari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio programa jarri du martxan udalerriko ikastetxeetan. Ostadarraren balioa izeneko ekimena maiatzaren 25ean hasi zen eta ekain osoan zehar iraungo du, ekainaren 28ko ospakizunen barruan, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean.

Jarduera hau, era berean, Ermuko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako ikasle eta irakasleei zuzendutako programa pedagogikoan sartuta dago. Horrela, indarkeriak eta desberdintasunak prebenitzeko eredu positibo eta proaktiboa aurkezten da, autozainketan, elkarrekiko zaintzan, tratu onetan eta aniztasunaren balorazioan oinarritutako harremanak eraikitzeko prozesuen bidez.

Programak gai ugari jorratzen ditu 2021-2022 ikasturterako: martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna; azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna; eta ekainaren 28a, LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna.

Ostadarraren balioa saioen helburua da ikasleengan eta irakasleengan espazio ludiko eta seguruak sustatzea, sexu-aniztasunaren eta genero-aniztasunaren inguruko ideiak argitzeko eta mitoak eta aurreiritziak murrizteko.

Ermuko Udalak motxila bat eskainiko die parte hartzen duten ikasleei, ekainaren 28a ospatzeko ostadarraren koloreekin eta orientazio sexualen eta genero-identitateen harrotasunaren ikur gisa. Motxilek #diverseguálate #berdinaniztuzaitez leloa dute inprimatuta

Bestalde, martxoan egin ziren prestakuntza-tailerretan eta sentsibilizazio-tailerretan, Jarraitu M8aren bidea - Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izenburupean, San Lorentzo, Eskolabarri, San Pelaio eta Ermuko Institutuko 300 ikaslek eta 53 irakaslek parte hartu zuten. Saio horietan, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta bizitzaren arlo guztietan emakumeen ahalduntzearen inguruan pentsamendu kritiko eta gogoetatsua sortzearen garrantzia aztertu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan