Haurren Eguna, kolorez blai

21.07.22
Kultura eta Gazteria

Gora Umeen Eguna! Ehun haur baino gehiago bildu dira gaur goizean Orbe Kardinala plazan Haurren Egunari hasiera emateko. Covid-19aren pandemiagatik herriko jairik gabe bi urte igaro ondoren, koloretako hautsen haur-txupinazoak ekin dio egun koloretsu eta freskagarriari.

Hasiera berezi hau hirugarren Haurren Kontseiluak antolatu du, 2019/2020 ikasturtean zehar, Santixauetako Haurren Egunerako hainbat jarduera antolatzeko erronkari aurre egin baitzion. Hasiera batean proposamena 2020rako bazen ere, bi urte geroago azkenean arrakasta handiz gauzatu ahal izan da.

Kontseilu hartako bost kide, Yasir, Xiker, Leire, Ibai eta Izan, Orbe Kardinala plazako kioskora igo dira Juan Carlos Abascal alkatearekin eta ekitaldiaren dinamizatzailearekin batera, Ermuko Alkatetzako kontseilari gisa izandako esperientzia kontatzeko eta gainerako bertaratuei koloreen festa nola garatuko den azaltzeko. Atzerako kontaketaren ostean, plaza kolorez bete da, eta txikiek – eta ez hain txikiek – ederki gozatu dute festa dibertigarri honetan.

11:30ean ireki dituzte ateak Txarangen Batzordearen tailerrek eta uretako haur-parkeak, txalupen jokoarekin eta lau puzgarrirekin, horiek ere urez betetako guneekin. Parke honetarako ezinbestekoa da bainujantzia erabiltzea, eta arratsaldez ere gozatu ahal izango da 16:00etatik 19:00etara.

17:30ean, Txarangen Batzordeak txokolatada handia eskainiko du, indarberritu eta parkeaz gozatzen jarraitzeko. 19:00etan, Kantu Kolore taldearen haurrentzako musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu, eta, Haurren Egunari amaiera emateko, koloretako aparraren festa ospatuko da 20:30ean.

Santixauak 2022 egitaraua

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu