Liburutegiko irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik
Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, komikiak eta adimen emozionaleko edukiak landuko dituzten taldeak eratuko dira
Udal Liburutegiak helduentzako euskarako, gaztelaniako, ingeleseko, frantseseko eta adimen emozionaleko irakurketa-klubetan parte hartzeko izena emateko epea ireki du.
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiak partaide guztiei liburu edo testuak eskuratu eta utziko dizkie. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.
Euskarako irakurketa klubeko saioak hileko lehen astelehenean izango; ingeleseko irakurgaienak hileko lehen asteartean; gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean, komikienak zehazteke dagoen hileko astearte batean eta frantsesekoak hileko lehen ostiralean, hurrenez hurren. Talde guzti horien ordutegia berbera izango da: 19:00etatik 20:30era bitartekoa. Euskarako, gaztelerako eta komikien irakurketa klubak hilean behin bilduko dira. Ingelesekoa eta frantsesekoa, aldiz, bi hilean behin. Ekimen hauek Lobianon Kultur Gunean bilduko da eta urrian hasiko dira.
Urrian euskarako taldean irakurtzeko proposaturiko liburua "Gu orduko haiek" (Garazi Arrula) da; gaztelerako taldean "La dalia negra" (James Ellroy) lana, komikien taldean "Parker 1: el cazador" (Darwyn Cooke); adimen emozionaleko klubean "Superpoderes del éxito para gente normal" (Mago More), ingelesekoan "Things Fall Apart" (Chinua Achebe) eta frantseseko taldean "La moustache" (Emmanuel Carrère).
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, aurreko denboraldietan parte hartu izandakoak barne, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira, whatsappez (https://wa.me/34943179212) edo bertako biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora idatzi datu pertsonalak bidaltzeko (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa).
Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldeak plazak bete arte.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo