Ahulezia-egoeran dauden familientzako 200€ko laguntza irailean itxiko da
Espainiako Gobernuak, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko neurriak hartu zituen. Errege Dekretu horretan 200 euroko zuzeneko laguntza aurreikusten da deialdiaren baldintzak betetzen dituzten familia kalteberentzat. Euskadin, eskabideak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundien bidez izapidetu behar dira. Deialdia eta eskaerak aurkezteko epea datorren ostiralean, irailaren 30ean, amaituko da.
Laguntza hori jasotzeko, onuradunek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, eta Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; bizikidetza-unitatearen 2021eko errentak 14.000 eurotik beherakoa izan behar du, eta haren ondareak 43.196,4 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kenduta. Soldatapeko langileei, autonomoei edo langabeei zuzenduta dagoenez, laguntza horretatik kanpo geratzen dira bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenak.
Inprimaki espezifiko bat dago, eta eskaerak aldundi bakoitzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke.
Deialdiaren laburpena
Norentzat da laguntza -dialdia. Ordainketa bakarrean 200 euroko laguntzaren onuradun izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskabidearen bidez, ondorengo hauek:
- Pertsona fisikoak: soldatapekoak, autonomoak eta enplegu-bulegoan izena emandako langabeak, baldin eta 2022ko ekainaren 27an egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan badute.
- Ezin izango dira onuradun izan 2022ko ekainaren 27an ondorengoak kobratzen ari direnak: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera edo Gizarte Segurantzako pentsiodunak (araubide orokorra edo berezia), klase pasiboetakoa edo mutualitate batekoak.
Baldintzak:
- Legezko eta benetako bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan edukitzea 2022ko ekainaren 27an, eta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin Espainian.
- 2021ean, etxeko bizikide guztien (ezkontidea edo bikotekidea, hirugarren mailara arteko senideak...) errenten batura 14.000 eurotik beherakoa izatea eta ondarea 43.196,40 eurotik gorakoa ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
Interesdunak ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude