'El inconveniente' antzezlana ikusgai Ermua Antzokian

04.10.22
Ermua Antzokia

Juan Carlos Rubiok zuzendutako ''El inconveniente'' antzezlana aurkeztuko dute Ermua Antzokian ''Tal y Cual'', ''Txalo'' eta ''La Alegría'' ekoiztetxeek. Emanaldia datorren ostiralean izango da iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 15 € balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Internet bidez Kutxabanken atarian eta orotariko kutxazainen sarean. Aktoreak Kiti Mánver, Cristóbal Suárez eta Marta Velilla dira. Komedia bat da, 80 minutu irauten du eta ez du atsedenik.

Luisek bere ametsetako etxea aurkitu du, baina eragozpen txiki bat du: Lola, hirurogeita hamar urteko jabea, bertan bizi beharko da hil arte, ziur aski laster, erretzaile sutsua baita, edan ere egunero edaten duelako eta bi bihotzeko bi izan dituelako. Beraz, Luisek etxea eroatea erabakiko eta itxaron egingo du, pazientziaz ''egun handi hori'' iritsi arte.

Sinopsia

Luisi beti gustatu izan zaio auzoa. Nabari da ''ondo bzii direnen'' eremu bat dela. Eta bera ere, zertarako ukatu, mutil jatorra da, ongi bizitzea gustuko duen horietakoa. Higiezinen agenteak eskaintzen dizun pisuak nahi duzun guztia biltzen du: espazioa, argia, bistak, kokapen ona, eta abar. Eragozpen bakarra dauka: pisuko jabea bertan biziko da hil arte. Horregatik, Luisek etxebizitza erosi eta zer gertatzen den itxarotea erabaki du.

Muntaiaren zuzendariak, Juan Carlos Rubiok, ikusleak antzezpenaz gozatzea espero du. Eta ez ahaztu garrantzitsuena lehenengo izan behar duela, beti izan behar duela ''orain''.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean