Kaltxangoko airearen kalitateari buruzko daturik ez; neurgailua zerbitzuz kanpo
Kaltxangon datuak bildu eta airearen kalitateari buruzko informazioa eskaintzen digun estazioa zerbitzuz kanpo dago igande eguerditik -2002ko urriaren 2tik. Ozonoaren presentzia, sufre eta nitrogeno dioxidoak, hezetasuna, tenperatura edo PM10 eta PM 2.5 partikulak neurtzen dituen gailua duela bi egun hautsi zen, zirkulazio-istripu harrigarri batean eraitsi ondoren. Gertaera horretan gidaria –hirurogeita hamar urteko gizon bat – baino ez zen arinki zauritu; ibilgailua irauli ondore. Kalteak materialak izan ziren.
''Seat'' etxeko eta ''Altea'' modeloko auto gris batek farolak eta seinale bertikalak jo zituen Bizkaia etorbideko puntu horretan, eta horietako bat aipatutako neurketa-estazioaren euskarria zen. Kolpe horretan, neurgailu elektroniko erori, kolpatu eta kalteak jasan zituen eta, gaur egun, ez dizkigu neurketarik eskaintzen. Zerbitzurik gabe dago, nahiz eta webgune korporatibo honetan estekatuta eskaintzen dugun panelean agertzen den oraindik. Zuzeneko sarbideak istripua eta etendurara arte jasotako datuak eta grafikoak eskaintzen dizkigu. Atzotik, datuak ez dira eskaintzen eta adierazleak hutsik baitaude. Udal bulego teknikoa eta ELON enpresa lanean ari dira geltokia konpontzeko edo ordezteko eta datuak lehenbailehen emateko.
Estazio horrek denbora errealean transmititzen ditu datuak 2019tik. Gure udalerrian neurketa-estazio horietako 4 ditugu.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan