Twinplan proiektua, Ermutik Madrilera Aporta Desafioaren finalera

07.10.22
Ekonomi Sustapena

Datorren urriaren 18an amaituko da Red.es-ek, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoak, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bidez antolatutako Aporta Desafioaren laugarren edizioa. Datuak herritarren osasunerako eta ongizaterako duen balioa izenburupean, lehiaketaren azken faseak zerbitzu eta irtenbide berriak eskaintzen dituzten 10 proiektu finalistak aurkeztuko ditu, datu irekietan oinarrituak, herritarren artean hobekuntzak bultzatzeko.

Erronkaren finalera igarotzea lortu duten 10 proiektuetatik bat ermuarra da: Twinplan. Hau erabakiak hartzen laguntzeko sistema bat da, ibilbide irisgarri eta osasungarrietarako. Web app bat da, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna errazteko eta herritar guztien ariketa osasungarria sustatzeko. Ivan Arakistain IMH Campuseko Manufacturing Unibertsitate Master Digitaleko irakasle eta Tecnaliako ikertzaileak eta Ermuko Udalak asmatutako tresnak ibilbidea igogailu publikoetan gorabeheraren baten eraginpean dagoen ebaluatzen du, eta, hala bada, ibilbide irisgarri alternatibo bat proposatzen du, inguruko trafiko-maila (zarata), airearen kalitatea eta kardio-babeseko puntuak adieraziz. Era berean, hurbileko garraiobideen kontaktua errazten du.

Administrazio publikoek web app hori azpiegitura irisgarri berrien erabilera eta plangintza monitorizatzeko ere erabili ahal izango dute.

Ermuko igogailu publikoen Biki Digitalaren datuak erabiliz garatu da prototipoa, baina eredua beste lurralde batzuetara ere eraman daiteke. Datu horiek Ermuko beste datu publiko batzuekin osatzen dira, hala nola ingurumen-sentsoreen sarea, trafikoa eta LurData, besteak beste.

Plataforma bizia da, eta hainbat datu erantsi dakizkioke, hala nola eraikinen altuerak eta igogailua duten ala ez. Eurien mapa dinamikoa ere sartu da.

Urriaren 18an, asteartea, Madrilen egingo den aurkezpenari begira, proiektuaren azalpen bat sortu da diapositiba eta bideo moduan, eta orri honetan ikus daiteke.

Aporta desafioaren epaimahaiak hobekien baloratutako hiru prototipoek 5.000€, 4.000€ eta 3.000€ jasoko dituzte saritan, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik