Zuri-beltzeko argazkiak nagusi 2022ko oporretako lehiaketan
Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2022ko Oporretako argazki lehiaketa irabazi duten lanen berri eman du.
43 irudi aurkeztu dira guztira lehiaketara: 14 kamerarekin ateratako argazkien modalitatean eta 29 mugikorrarekin ateratakoetan. Kategoria bakoitzetik, lehiaketako epaimahaiak bi argazki onenak aukeratu ditu, eta bitxia izan badaiteke ere, zuri-beltzeko argazkiak izan dira nagusi aurten.
Kamerarekin ateratako argazkirik onenaren saria Asier Casas Rodriguezek eskuratu du Instante en Nantes irudiarekin. Frantziako hiriko kaleetan ateratako argazki horri esker, 300 euroko diru-saria jaso du egileak.
Modalitate berean bigarren sailkatua Clara Isabel Mejias Barrios izan da Bande lanarekin. Argazkia Ourenseko (Galizia) Bande urtegian ateratakoa da, eta 200 eurorekin saritu du epaimahaiak.
Mugikorrekin ateratako argazkiei dagokienez, Andoni Ruiz Ramosek lortu du 200 euroko lehenengo saria Amigos lanarekin. Zuri-beltzeko irudia Palentziakoa da, Barruelo de Santullan herrikoa, hain zuzen.
Azkenik, mugikorrekin ateratako bigarren argazkirik onena, 100 euroko sariarekin, Antxon Arginzoniz Olabek eskuratu du, Ayutthaya (Tailandia) hiriko Templos gemelos irudiarekin.
Zorionak saritu guztiei! Argazki onenak lerro hauen ostean ikusi ditzakezu.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude