Ordezkorik ez dugula kontatzen dizkiguten benetako testigantzak

19.10.22
Hiritarren Segurtasuna

San Pelaio ikastetxeko, Ermua BHIko eta Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko hirurehun eta berrogeita bi (342) gaztek eta nerabek istripuei buruzko testigantzak entzun dituzte gaur Ermua Antzokian. Saioa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don''t be dummy – Zuretzat ez dago ordezkorik programan barne dago. Bide-hezkuntzako ekimen honek larrialdi-zerbitzuetako profesionalek trafiko-istripuetan egindako esku-hartzeak biltzen eta kontatzen ditu, eta elkarrekin hausnartzea du helburu, testigantzaren eta adibideen bidez, trafiko-istripuak prebenitzeko.

Don ''t be dummy zuzeneko saioa izan da, elebiduna, 55 minutukoa, eta hainbat testigantza ikusi eta entzun ditugu. Aitor de Velasco ertzaina, Jesús Sánchez udaltzain ermuarra, Lander San Antón suhiltzailea eta trafiko-istripuaren Alaitz Arbilla biktimak euren benetako esperientziak kontatu dituzte. Testigantzak, zuzenak eta zirraragarriak. Lehen pertsonako narrazio hauen bidez, gazteen kontzientziak mugiarazi nahi dira. Bizi-esperientziak dira, benetakoak eta inpaktu handikoak.

Don ''t be Dummy jaunak kontzientziatu nahi ditu laster ibilgailu bat gidatuko duten edo lagunekin bidaiatuko duten gazteak, bide-arriskuei eta lotutako prebentzio-neurriei buruz. Dummy, 3D pertsonaia avatar interaktiboa, ekitaldiaren aurkezlea eta haria da. Avatarrak ibilgailuen segurtasuna kalifikatzeko probetan ibilgailuen barruan doan panpina irudikatzen du. Saioan hainbat egoera eta emozio esperimentatzen ditu ondorio batera iristeko: G(z)uretzat ez dago ordezkorik. Ezta ordezko piezarik ere!

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko