Kontseilu sektorialak

 

 

Plangintzako Aholku Batzordea

Osaera

Udal Plangintzako Aholku Batzordea partaidetzarako organo osagarria da, eta, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera, informazio, azterketa, eztabaida eta adostasunerako gune gisa eratzen da, Udalaren eta udalerriko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eragileen artean, hirigintza-antolamenduaren esparruan, herritarrek, herritarren elkarteen eta kolektiboen bitartez, hirigintza-plangintzaren arloko erabakiak osatzen lagundu ahal izan dezaten.

Plangintzako aholku batzordea 2008ko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez eratu zen.

Osagaiak

Taldea Izen-abizenak Kargua
Ermuko Udala Juan Carlos Abascal Presidente
Ermuko Udala-PSE Beatriz Gámiz Mata Presidenteorde
Ermuko Udala-PNV Arritokieta Araiztegi Batzordekide
Ermuko Udala-Bildu Idoya Goicoechea Batzordekide
Ermuko Udala-Elkarrekin Ermua Julen Domínguez Batzordekide
Ermuko Udala-PP Mónica Martín-Lorente Batzordekide
Sindikatuak Asier Galdós Alonso (CCOO) Batzordekide
Sindikatuak Santiago Sarmiento Valle (UGT) Batzordekide
Sindikatuak Jabi Gómez (LAB) Batzordekide
Sindikatuak Eneko Agirreurreta (ELA) Batzordekide
Merkatarien elkarteak Aitor Rupérez. Presidente asociación comerciantes Batzordekide
Gorabide Minusbaliatuak elkartea Andrés Tirso Moreno Batzordekide
Bidari Minusbaliatuak elkartea Virginia Muñoz García Batzordekide
Hirugarren adina José Luis Araujo (Ciudad Amigable) Batzordekide
Hirugarren adina Agustín Agirre Errazu (Ciudad Amigable) Batzordekide
GKE Máximo Felipe Ruiz Fuente Batzordekide
Ermuko Udala David Henares Fuente Arlo teknikoko zuzendaria
Ermuko Udala - Udal-arkitektoa

 

Aktak

Kultura Kontseilua

Osaera

Kultura Kontseilua tokiko kultur taldeek eta Kulturako zinegotziak osatzen dute, udalaren ordezkari gisa. Urtean behin biltzen da, gutxienez, udaleko kultur jarduerarekin zerikusia duten gaiak lantzeko.

Elkarteak

  • Centro Gallego          
  • Centro Extremeño        
  • Centro Castilla-La Mancha           
  • Centro Castilla-León          
  • Centro Andaluz          
  • Txaranga Irulitxa       
  • Asociación Gastronómica Lobiano           
  • Euskal Birusa           
  • Beti Txarto       
  • Antxitxiketan           
  • Bertso Eskola          
  • Comisión de fiestas San Lorenzo                  
  • Alboka Musika Eskola          
  • Sutegi Antzerki Taldea        
  • Txindurri Dantza eta Txistu Taldea        
  • ¿Te gusta la ruta?            
  • Buztin Gorri Elkartea         
  • Colectivo de pintura Mugartea       
  • Coral Pispillu Abesbatza            
  • Asociación Vértigo rock       
  • Asociación Elektrojaia               
  • Mudo drogot cinematografo

Berdintasun Kontseilua

Ermuko Berdintasun Udal Kontseilua (“Emakumeren Kontseilua” ere deitutakoa) 1991 urtean sortu zen, halako ezaugarriak zituen lehena Euskal Autonomi Erkidegoan. Berorren izaera Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legean aurreikusten da. Partaidetza-oganoa izateaz gain, emakumeen mugimendu antolatu eta Udalaren arteko elkarrizketa-espazio bat da.

Udalerriko emakume elkarte eta taldeetako ordezkariek parte hartzen dute, bai eta emakume eta gizonen berdintasuna suspertzeko interes berezia daukaten haiek ere. Halaber, berdintasunaren eremuan berariazko lana egiten duten elkarteetako ordezkari diren emakumeek ere parte har dezakete, nahiz eta mistoa izan elkartea.

Hainbat sentsibilizazio-jarduera eta kanpaina sustatzen dira Kontseilutik, hala nola martxoaren 8koa “Emakumeen Nazioarteko Eguna”, azaroaren 25ekoa “Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna” eta berditasunaren aldeko jarduerak Santixau Jai eta abarretan.

Ermuko Berdintasun Kontseiluko hainbat kidek aktiboki parte hartzen dute beste udal kontseilu sektorial batzuetan eta Burgos, Kantabria, Madril eta abarretan izandako berdintasun kontseiluen arteko hainbat topaketatan ere partaide izan dira.

Bestalde, Kontseiluak, han eta hemengo emakumeen bisitak izaten ditu, esperientzia interesgarriak izanik; besteak beste El Salvador, Irun, Ermuko emakume kirolariak eta abar luze bat aipa dezakegu.

Berdintasun Kontseiluan parte hartu nahi baduzu, informa zaitez Emakumeen Topalekua.

Partaideak

  • AECC
  • Antiguas Alumnas
  • Artarrai
  • Asamblea de Mujeres
  • Bidari
  • Bildu
  • Bildu-Nushu
  • Ikastolako AMPA
  • Izarraitz
  • Juventudes socialistas
  • Mujer y Cine

Lankidetzarako udal-kontseilua

Osaera

Taldea Izen-abizenak Kargua
Ermuko Udala-PNV Arritokieta Araiztegi Presidente
Ermuko Udala Ane Enzunza Batzordekide
Colibres Maitane Egido Batzordekide
Urko Punta Idoia Goikoetxea Batzordekide
Komites Juantxo Díaz Batzordekide
Misiones Estibaliz Durán / Máximo Ruiz Batzordekide

Aktak