Jolaserako eskubidea, beti ikusgai Ermuan

24.11.22
Hezkuntza

Haurren Kontseiluaren seigarren edizioa gaur, osteguna, bildu da 2022/2023 ikasturteko bigarren lan-saiorako. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 22 haurrek osatzen dute talde berria, eta gaurkoan, San Pelaio plazan kokatu den eskultura berriaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du.

Ume guztiei eskainitako figura da, eta kaniketan jolasten ari den mutiko bat islatzen du. Eskultura Aritzmendi pilotalekuaren eta Tribuna tabernaren arteko urbanizazioko plazan dago, eta haurren oinarrizko eskubideetako bost dituen plaka bat du ondoan: jolastea, kirola egitea, arteaz gozatzea, atseden hartzea eta kulturaz gozatzea. Horrela, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna urteko 365 egunetan ikusgai egongo da gure herrian.

Kontseilari txikiekin batera Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin proiektuko talde eragilea, Juan Carlos Abascal alkatea eta Ermua, Hiri Hezitzailea taldeko teknikariak izan dira. Eskultura berria aurkezteaz gain, haurrek plazako arkupeetan margotu diren jolas eta zirkuitu dibertigarrietan gozatzeko eta jolasteko aukera izan dute adineko pertsonekin batera.

Bestalde, leku berean udalerriko bost ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek egindako ehun marrazki inguru jarri dira ikusgai. Pertsona horiek guztiek modu sortzailean landu dituzte haurren oinarrizko bost eskubideak, eta hainbat txantiloitan eta adierazpen artistiko desberdinen bitartez irudikatu dituzte: marrazkiekin, pinturarekin, lekaleekin, edozein materialekin.

Obra hauek guztiak San Pelaioko arkupeetan nahiz Ermuko udaletxean daude ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar