Ekintza dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Eguna ospatzeko
Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatuko du Ermuak datorren asteazkenean, azaroak 30. Horretarako, hamar bat tailer antolatu dira Orbe Kardinalaren plazan, haurrek eta, oro har, herritar guztiek jarduera dibertigarriak eginez goza dezaten.
Programa 17:30ean hasiko da, eta parte hartzaileek belaunaldien arteko egur jokoetan parte hartu ahal izango dute, familiarekin batera sukaldatu, triziklo zirkuitu batean eta ghynkana komertzial batean parte hartu eta euren giltzatakoak sortu. Jarduera hauek guztiak Orbe Kardinalaren plazan zehar egingo dira, eta 19:30ean Batiburrilloren musika ikuskizunarekin amaituko dira, zumba eta egungo dantzak uztartuz.
Ermua Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareko kide da 2017tik. Elkarte honek 35 herrialdetako 488 udalerri biltzen ditu, eta bere Nazioarteko Egun berezia antolatzeaz arduratzen da.
Hiri Hezitzaileak bake eta aukera guneak dira, aurtengo leloak dioen bezala. Ospakizun horrekin, sarea osatzen duten udalerriek gizarte-eragile guztiak mobilizatu nahi dituzte, bakea, bizikidetza, elkartasuna eta gizarteratzea sustatzeko ahaleginak batzeko. Halaber, ospakizun dinamikoa eta parte-hartzailea izatea nahi da, elkarrizketa sustatzeko eta udalerriak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutarazteko eta sinergia berriak sortzen laguntzeko.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte