Jomuga jatorrian bertan dago

16.12.22
Gizartea

Eskualdean gure inguruko edo zero kilometroko produktuei buruzko kontzientziazio kanpaina bat gauzatzen ari da egunotan. Durangaldeko ekoizleengandik gertu dauden elikagai osasungarriak, gure herrietako denda eta dendetan eskura ditugula ohartarazteko. Mezu hori helarazi zaigu herritarroi, eta bereziki gazteei. Datorren igande eguerdian Iurretako ''Bizio'' sagardotegiko produktuak dastatzeko aukera izango da Ermuan.

Gaurtik igandera, abenduaren 16tik 18ra, sukalde-erakusketak eta produktu-dastatzeak izango ditugu Durangaldean, besteak beste, Ermuan, Zornotzan eta Elorrion.


  • Abenduaren 16a, ostirala, 12:30ean. Gaur egungo artisau-ogia Arrazolako Panarra okindegiko Gabiren eskutik. Non: Elorrioko plazako frontoia
  • Abenduak 17, larunbata, 12:00etan Elikadura eta kontsumo moduak Ana de la Maza garagardogile eta kontserba ekoizlearen eskutik, Garaikoa. Non: Zornotzako herriko plaza
  • Abenduaren 18an, igandea, 12:00etan. Etorkizuneko sagardoak, Iurretako ''Bizio'' sagardogileen eskutik. Non: Ermuko Orbe Kardinalaren plaza

''Jomuga jatorrian'' kanpainak Durangaldeko elikagaien, biztanleriaren kontsumo osasungarriaren eta eskualdeko ekonomiaren alde egiten du. Helburu nagusia Durangaldeko elikadura-subiranotasunari buruzko hausnarketa piztea eta komunitatea sortzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean