‘Go!azen 9.0’ kontzertua Ermua Antzokian ikusgai aukeratzeko bi emanalditan

03.01.23
Kultura eta Gazteria

Gluglu produkzio taldeak ''Go!azen 9.0'' kontzertua eskainiko du bihar Ermua Antzokian, emanaldi bikoitzean, arratsaldeko 4etan eta 6etan. Sarrerak 6 € balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta Kutxabank erakundearen webgunean. 70 minutu irauten duen ikuskizuna da, 6 eta 15 urte bitarteko gazteentzat aproposa. Udal Kultura sailaren Gabonetako programazio bereziaren barne dago.

Goazen, gazteen artean arrakasta asko duen Euskal Telebistako telesailak, Ermua Antzokira itzuliko da Go!azen 9.0 Kontzertua, bere azken ikuskizuna aurkeztera. Telesaileko aktoreak eta oraingo denboraldiko antzezle berriak Antzokiko agertokira igoko dira, abestera, dantzatzera eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzera. Ikuskizunean denboraldi honetako abestiak kantatuko dituzte, baina ez dira faltako aurreko denboraldietako arrakastak.

Sinopsia

Ikastaro honetan Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko kide berriak, eta horietako batek sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira kide berriak gainerako ikasle beteranoekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika, musika piloa izango da! Musika eta dantza izango dira berriz ere arratsaldeko protagonista nagusiak Ermuan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian