Errege Kabalgatak ohiko formatoa berreskuratuko du, ilusioa, musika eta gozokiak ekarriz

04.01.23
Kultura eta Gazteria

Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia ostegun arratsaldean izango da, urtarrilak 5ean, jaiaren bezpera egunean, non Hiru Erregeak eta beraiekin bat datozen gorteko laguntzaileak kalejiran aterako diren herriko kaleetan. Aurtengo nobedadeak hauek dira: jarduerak pandemia aurreko formatua berreskuratuko du kalejira, gozoki, gutun bilketa eta haurrei agurra eginez, eta desfilean Elgoibarko ''Irulitxa'' eta ''Mauxitxa'' fanfarreen musika izango da.

Milaka gozoki banatuko dira ikusleen artean

Beste urte batez izarraren eta Magoen karrozen aurretik artzain jantzitako motordun gidariak izango ditugu, ‘Te gusta la ruta?’ taldeko kideak, hain zuzen ere. Kalejira 18:00etan hasiko da, eta Sallabente auzotik abiatuta, 634 errepidea igaroko dute, trenbide azpiko tunela zeharkatu eta Abeletxe egoitza paretik jarraitzeko. Hortik, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zearkale eta Kaltxangoko bidegurutzea gurutzatuko du kabalgatak. Ibilbidean zehar gozkiak banatuko dituzte, aurten horiek erosteko 1.000 euro erabili direlarik. Azkenik, 19:00ak inguruan, Orbe Kardinalaren plazara iritsiko dira Errege Magoak, bertako haurrekin egon eta hitz egiteko. Udaltzaingoa zabaldu eta lagunduko kabalgata biltzen diren guztien –partaide nahiz jarraitzaileen- segurtasuna bermatzeko. Kabalgatak trafikoarengan eragina izango duela aurreikusita dago, batez ere, bi zatitan, lehena 634 errepidean Sallabente ikastetxetik abeletxera iristeko tuneleraino eta, bigarrenz, hirigune barruko kaleetan zehar. Horregatik, herritarron laguntza eta pazientzia eskatu dute antolatzaileek.

Errege Magoek nagusien Abeletxe egoitza eta Eguneko Zentro bisitatuko dute, arratseko 5etan

Arratsaldeko 17:00etan, kabalgatari hasiera eman aurretik, Ekialdeko Errege Magoek musukoa jantzita Ermuko Abeletxe Eguneko Zentroko eta Nagusien Egoitzako pertsonak bisitatuko dituzte, alaitasuna eta itxaropena zabaldu asmoz erabiltzaile eta bisitarien artean.

Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa eta Mauxitxa fanfarreak eta ekialdeko izardun karrozak joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira. Aurtengo kabalgatan, gozoki asko banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herriko haurren artean.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude