Integritate sistema

Integritate sistema ezartzearen helburua kudeaketa publiko eredugarri baten alde lan egitea da, printzipio etikoetan oinarrituta, erakundeen eta herritarren arteko konfiantza indartzen laguntzeko.

Horretarako, integritate sistemak prebentzio sistema bat ezartzen du, erakundeko pertsona guztien portaera etikoa indartzeko, kontrolerako eta jarraipenerako arau eta tresna batzuen bidez.

Jatorria eta bilakaera

Ermuko Udalak hausnarketari ekin zion 2015ean, planteatzen ari ziren erronkei aurre egiteko behar zuen antolaketa-kulturari buruz, eta hortik, Barret Values Centre-ren metodologian oinarrituta, antolaketa-kulturaren balio batzuk definitu ziren, langillen artean izan nahi genuen harreman-estilio ezartzen zutenak.

Balio-sistema hori kanpoko ikuspegiarekin osatu zen, Udalak eta bertako pertsonek herritarrenganako lanean nola jokatu behar zuten hausnartuz. Gainera, Udalbatzako kideei ere aplikatu behar zitzaiela ezarri zen.

2020ko uztailetik aurrera Next Generation EB programa abian jarri zenean, Europako funts horiek kudeatzen zituzten estatu kideek, iruzurrari, ustelkeriari eta interes-gatazkei aurre egiteko beharrezko neurriak hartu behar zituztela ezarri zen. Betebehar hori gauzatzeko, Ermuko Udalak Iruzurraren Aurkako Plan bat onartu zuen 2022an, Europako funtsekin kudeatzen diren proiektu guztietan aplikatzeko.

Integritate sistemaren elementuak

Integritate sistema, balioen definizioaz gain, beste elementu batzuekin osatu behar da. Kodea betetzen dela eta behar bezala aplikatzen dela zaintzeko berme-organo bat izan behar du; zabaldu egin behar da, eta kontsultak egiteko, gatazkak kudeatzeko, etikaren eta osotasunaren inguruko salaketak egiteko eta etikoki okerrak diren portaerak konpontzeko sistema bat izan behar du.

Kode etikoa:

Balioen eta integritate sistemaren jarraipena egiteko organoak

Iruzurraren aurkako plana, Europako funtsekin proiektuak gauzatzeko

Hartzaileak

Integritate sistema Udaleko langile guztiei aplikatuko zaie, haien araubidea edozein dela ere, baita Udalbatzako kideei ere.

Iruzurraren aurkako plana, gainera, Europako funtsekin kudeatutako udal-proiektuetan parte hartzen duten udalaz kanpoko pertsonei aplika dakieke:

  • Onuradun pribatuak, bazkideak, kontratistak eta azpikontratistak, haien jarduketak funtsekin finantzatzen badira.
  • Kanpoko aholkulariak, profesionalak edo batzorde edo lantaldeetako kideak, kontratazio publikoko prozesuen edo dirulaguntzen edo laguntzen prestaketan edo aurretiazko lanetan parte hartzen dutenak, bai eta azterlanak edo irizpenak egiten ere.