Telekomunikazioetako 4G eta 5G teknologiako nodoa piztu eta lanean jarriko

19.01.23
Gizartea

Telefonia mugikorreko operadoreak belaunaldi berriko 4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen hasiko dira Ermuan 700 eta 800MHz-ko bandetan

Konexio mugikorrak azkarragoak izango dira, estaldura hobea izango dute eta Llega700 entitateak zerbitzu berriak LTDarekin (Lurreko Telebista Digitalarekin) bateragarria egingo du, zerbitzu horiek TB seinalean eragin baitezakete

4G eta 5G esku-telefonoen seinalea 800 eta 700 MHz-ko bandetan martxan jartzearen eta LTDko zerbitzuaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratzen den Llega700 izeneko erakunde kudeatzaileak jakinarazi duenez datozen egunetan piztu eta lanean jarriko da sare berri hori Ermuan. Telefono eta telebistaren seinaleak bateragarritasuna bermatzeko, Llega700ek doako zerbitzuak eskainiko dizkigu herritarroi antena berriak pizteak sor ditzakeen arazoak zuzentzeko. Erakundeak arreta emango die eragindako erabiltzaileei eta komunitateei, eta sor daitezkeen eraginak inolako kosturik gabe konponduko ditu.

Herritarrok doako arretarako telefonoa (900 833 999) eta www.llega700.es web orria ditugu gorabeherak kontsultatu eta/edo erregistratzeko.

 

Telefonia mugikorreko operadoreek, Telefonicak, Vodafonek eta Orangek, iragarri dute datozen egunetan 4G eta 5G belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak eskaintzen hasiko direla Ermuan, 800 eta 700 MHz-ko bandetako aparailuak piztu egingo baitituzte. Horri esker, abiadura handiko konexio mugikorrak izango ditugu, eraikinen barrualdean estaldura hobea izango dutenak eta hedadura geografiko handiagoa izango dutenak.

Teknologia berria da, eta lurreko telebista digitalaren (LTD) seinaleari eragin diezaioke. Hori dela eta, Llega700 izeneko erakundeari eskatu zaio telebistako seinalea hartzean sor daitezkeen eraginak artatzeko.

Ezarpen-prozesua pixkanaka egiten ari da geografia nazional osoan. Zerbitzu horiek aktibo dauden herriak egiaztatzeko, esteka hau kontsulta daiteke: https://www.llega700.es/contacto_mapa.php

Hedapena urriaren 11ko 579/2019 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan kokatzen da. Errege-dekretu horren bidez, 694 eta 790 MHz arteko frekuentziak (UHFren 49 eta 60 bitarteko kanalak) askatu ziren, ordura arte Lurreko Telebista Digitala jasotzeko erabiltzen zirenak. Prozesu horri Bigarren Dibidendu Digitala ere esaten zaio. Ordutik aurrera, maiztasun horiek telefonia mugikorreko operadoreei esleitu zitzaizkien, belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko.

Abantaila nagusia: estaldura handiagoa eta hobea

Sare mugikor berriak zerbitzu eta aplikazio berritzaileei irekitzen die atea, eta horrek hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu, bai deskargatzeko abiaduran, bai datuak bidaltzeko abiaduran (argazkiak, musika edo bereizmen handiko ikus-entzunezko edukiak). Gainera, online aplikazioei ahalik eta etekin handiena atera ahal izango diegu, hala nola bideo-jokoei.

Belaunaldi berriko telefonia mugikorreko sareak funtsezko bi hobekuntza ditu. Lehenengoa, arazoak konpontzea, estaldura-akatsak eragiten dituen orografia konplexuagatik. Bigarrena, eraikin barruan jasotzen dugun seinalea handitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude