‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Ermua Antzokiak beste lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan. Ostegunean zineklubak ‘La historia de Souleymane’ tituluko eta Boris Lojkine zuzendariaren 92 minutuko film luzearekin emango dio hasiera programazioari. Immigrazioari buruzko drama soziala da. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. 8 izendapen jaso ditu, horien artean film onenarena, Cesar sarietan. Pariseko kaleetan zehar ibiltzen den bitartean, Souleymanek bere historia errepikatzen du. Bi egunetan asilo-eskaeraren elkarrizketa pasatu behar duzu, paperak lortzeko gakoa. Baina Souleymane ez dago prest. Ostegunean, 20:30ean.
Zinema komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Los pecadores’ Ryan Cooglerrek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra ikusi ahal izango dugu. Beldurrezko eta banpirozko thriller honek bi orduak luze gainditzen du. Filmak bi anaia bikiren istorioa kontatzen du, euren bizitza problematikoak atzean utzi nahian herrira itzuli eta berriro hasteko asmoz.
Bigarren proposamen komertziala Gerard Omek zuzendutako ‘Muy lejos’ ekoizpen espainiarra da, Mario Casas protagonista duena. Immigrazioaren eta enpleguaren problematika jorratzen duen drama da. Sergio Utrechtera joango da familiarekin futbol partida ikustera. Bartzelonara itzultzeko hegaldia hartu aurretik, izuak jota, Holandan geratzea erabaki du. Aktore onenaren eta kritikaren saria jaso ditu Malagako zinema jaialdian.
Amaitzeko, igandean, 17:00etan, ‘Una noche en Zoopolis’ animazioa ikusi ahal izango dugu gazteenei eta/edo familiakoei zuzendutako saioan. Beldurrezko komedia bat da, gau batean meteorito bat zoologiko batean izartu eta animaliak zonbi likatsu bihurtzen dituen birus bat sortzen duena.
Lotutako albisteak

Aurretiko hitzorduak gaurtik aurrera har daitezke, dauden 32 plazak bete arte

Jarduera asko izango ditu auzoak, batez ere ostiraletik igandera bitartean

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago