13 eta 17 urte bitarteko gazteek askotariko jarduerak edukiko dituzte uztailean

22.05.24
Cartel Uda Gazte Jolasak
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Gizartea
‘Udako jolasak gazteentzat’ doakoa da eta lehen hamabostaldian gauzatuko

Udal Hezkuntza, kultura, gazteria eta kirol sailak udaleku kanpaina antolatu du 2007ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteentzat. Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira uztaileko lehen bi asteetan, 9:30etik 14:30era bitarteko ordutegian. Txangoak egiten dituzten egunetan ordutegia 17:00ak arte luzatuko da. Jarduera gehienak herrian egingo dira, eta parte-hartzaileak entretenitzeko eta garatzeko tailerrak eta jarduerak izango dira. Horrez gain, herri ezberdinetara txangoak egingo dira surf edo eskalada jarduerak egiteko

Aisialdiko eta denbora libreko jarduera horietan partaideen ongizate emozional eta fisikoarekin, ingurumenaren sentsibilizazioarekin, parte-hartzearekin eta lankidetzarekin lotutako hainbat alderdi landuko dira.

Jarduerak uztaileko lehenengo bi asteetan egingo dira. Parte hartu nahi dutenek bi asteetako batean edo bietan eman dezakete izena. Programan izena ematea doakoa da. Izena emateko epea astebetekoa da, maiatzaren 29an hasi eta ekainaren 5ean itxiko da. Izen-emateak Abiapuntu bulegoan bertan edo modu telematikoan tramitatu ahal izango dira Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez.

Aste bakoitzean 18 gazterentzako lekua dago, eta izena-emateak eskainitako plaza kopurua baino gehiago bada, zozketa publikoa egingo da ekainaren 12an, goizeko 9etan, Osoko Bilkuren Aretoan. Egun horretan bertan argitaratuko da parte hartuko duten gazteen zerrenda.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu