'2024ko Santixau' jaien kartela aurkeztu da

17.05.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Egilea Ernesto López Bañuelo da, ermuarrak 600€ jasoko ditu saritan

Uztailaren 24tik 27ra bitartean Ermuan ospatuko diren "Santiago Apostoluaren" omenezko herriko jai nagusiek badute 2024ari dagokion edizioa iragartzeko kartela. Ernesto López Bañuelos da bere egilea, udal kultura sailak antolatutako kartel lehiaketa irabazi baitu. Ernesto López ermuarra da eta 600€-ko saria jasoko du.

Kartel irabazleak gure jaietako jarduera eta elementu ugari modu oso originalean islatzen ditu, orekaz eta kolorez beteriko irudi geometrikoek osatuz. Jai Batzordeak bere azken saioan -herenegun, maiatzak 15- ebatzi zuen lehiaketa. Kartel horrek jarduerak zabaltzeko argitaratzen diren programak eta kartelak ilustratuko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza