2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

19.05.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Ermuak erabakitzen du’ parte-hartze prozesua hirugarren faseari ekin dio gaur eta gaurtik  hilaren azkenera udal sailek 2026an gauzatzeko bideragarritzat jo dituzten 31 proposamenenak bozkatu ahal izango ditugu ermuarrok, ekitaldi horretako aurrekontuaren kargura. Bozkatzeko epea maiatzaren 19tik 30era izango da. Herritarrek erabakiko dute 2026ko udal-aurrekontuko 250.000 euro zertan erabiliko diren. Zenbateko hori lau adin-taldetan banatuko da, bakoitzak bere diru-partida izanik.

Hamabi egun horietan, 6 eta 17 urte bitarteko gazteek adin-tarte horretako proposamenak bozkatu ahal izango dituzte ikastetxeetan egingo diren tailerren bidez. 18 urtetik gorakook nahitaez identifikatu beharko dugu botoa emateko, eta bi bide izango ditugu: aurrez aurrekoa Abiapuntu bulegoan; bertan, baliozko dokumentu ofizial batekin identifikatu ondoren, paperezko inprimakia jasoko dugu, eta bete ondoren bertan entregatuko. Bigarren modua online izango da, egoitza elektronikoaren bidez, eta, horretarako, ziurtagiri digital bat eduki beharko dugu. Boto-emaile bakoitzak bere adin-tartean bakarrik bozkatu ahal izango du.

Pertsona bakoitzak dagokion adin-tartean bakarrik eman ahal izango du botoa.

Adin tarte bakoitzerako aurkeztutako proposamenak hemen kontsultatu ahal dira, eta pertsona bakoitzak dagokion tartean gehienez ere hiru ideia aukeratuko ditu.

Ekainean prozesuaren emaitza argitaratuko dugu, eta herritarrek gehien bozkatutako proiektuak gauzatzeko aurreikusitako plangintza azalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako