2026ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea ireki du Ermuak

24.03.26
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Aurtengo azaroaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira eskabideak

Ermuko Udalak abian den urteari dagozkion Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea ireki du. GLLak prestazio ekonomikoak dira, dirulaguntza izaera dute, finalistak dira eta gastu espezifikoak estaltzera bideratuta daude, hala nola hipoteka ordaintzea, alokatzea, etxebizitza mantentzea, oinarrizko etxetresna elektrikoak konpontzea/erostea, altzariak erostea eta oinarrizko premiak estaltzea, hala nola betaurrekoak/audifonoak erostea eta dentistaren gastuak (Osakidetzaren hortz-osasuneko PADI programan sartuta ez dauden adingabeen kasuan).

Pertsona interesdunek aurtengo azaroaren 30era arte eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte. Ekainaren 30a baino lehen aurkezten diren eskabideek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeragina izango dute, eta geroago aurkeztutakoek, berriz, eskaera-dataren hurrengo hilaren 1etik abenduaren 31ra arte geratzen diren hilabeteen kopurua.

Laguntza ekonomiko hauen helburua da gizarte-bazterketa prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak eta familiak gizarteratzen laguntzea.

Familiek informazio zehatzagoa izan dezaten, Gizarte Zerbitzuetako administrazio-unitateak informazio-ohar bat egin eta udalerriko atarietan jarri du, webgunearen eta sare sozial korporatiboen bidez eta tokiko komunikabideen bidez zabaltzeaz gain.

Eskaerei buruzko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, hitzordua eska daiteke gizarte-langile batekin udaleko gizarte-zerbitzuetan, 943 17 91 61 telefonoan. Familiak aurretik eskatu badu GLL prestazioa, Abiapuntu bulegora jo eta hitzordua eska dezake aurtengoa izapidetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
08.10.26
‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektuak 10 urte bete ditu adin guztientzako Ermua baten alde lanean

Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea