26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak
Ermuko Udalbatzak 2024rako Udal aurrekontu bateratua onartu du behin-behinean. Guztira 26.088.409,17 euro izango ditu Udalak, aurreko ekitaldian baino %12 gehiago. Proiektua astearte honetan, urtarrilaren 23an, egin den ezohiko Osoko Bilkuran bozkatu da, eta PSE-EE/PSOEko (6) eta EAJko (3) zinegotzien babesa, Elkarrekin Ermuaren (2) eta PPren (2) aurkako botoak eta EH Bilduren (4) abstentzioa jaso ditu.
Dokumentuak urte honetarako inbertsioak jasotzen ditu, hala nola, estali gabeko igerilekuen proiektua (225.000 euro izango ditu baliabide propioetatik), Unibertsitateko biribilgunearen inguruko espaloiko eta bidegorriko obrak (150.000 euro), udalerriko ikastetxeak berregituratzeko obrak (195.000 euro, horietatik 133.000 Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen bidez finantzatuko dira), edo Gipuzkoa etorbideko trenbide zaharreko Bide Berdearen proiektua idaztea (60.000 euro).
Aurrekontu Orokorra onartzean, Udalaren, Udal Euskaltegiaren Fundazio Publikoaren eta Promosa Sozietate Publikoaren kontuak, aurrekontua betearazteko udal-araua eta Lanpostuen Zerrendaren aldaketa sartzen dira multzo berean. Hasierako erabaki horren ondoren, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aurrekontua, jendeak horren berri izan dezan eta hogei egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen. Alegaziorik ez badago, dokumentua behin betikoa izango da epe horren ostean.
Osoko bilkuran, bost udal taldeek proiektuari buruz eta Elkarrekin Ermuak eta Alderdi Popularrak aurkeztutako zuzenketei buruz eztabaidatu dute. Javier Sánchez eta Mónica Martín-Lorente zinegotzi popularrek euren zortzi zuzenketak defendatu dituzte, besteak beste, bitarteko udaltzain agente bat kontratatzea, ureztatzea eta berdeguneak hobetzea, kirol babesletza eta publizitate eta propagandarako udal aurrekontua handitzea. Bestalde, Julen Dominguez Elkarrekin Ermuako bozeramaileak bere udal taldearen zuzenketak aurkeztu ditu, besteak beste, Udal Banku Publikoa, txakurren errolda eta objetoteka sortzea eta liberatuen soldatak %30 jaistea proposatuz. Bozketetan, zuzenketa guztiak atzera bota dira: PPren proposamenek taldeko bi zinegotzien aldeko botoak baino ez dituzte lortu; Elkarrekin Ermuarenak, berriz, EH Bilduk babestu ditu.
Lerro hauen azpian saio osoaren bideo-akta ikus daiteke. 2024ko aurrekontuari lotutako dokumentazio guztia kontsultatzeko, sartu saioaren Dokumentazio Osagarria atalean.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko