3,5 tonatik gorako trafiko astuna mugatuta dago Ermuko BI-3344 errepideann
Udaltzaingoak informazio eta kontrol kanpaina bat egin du 3,5 tona baino gehiagoko trafiko astuna murrizteko Kaltxango eta Sallabenteko biribilguneen artean (Bizkaia hiribidea, Gipuzkoa hiribidea eta herrigunea), BI-3344 errepidean (garai bateko N-634 errepidea), non 3,5 tona baino gehiagoko BGM duten ibilgailuek ezin duten zirkulatu, hirigunean zamalanak egin behar dituztenek izan ezik. Udalbatzak martxoaren 26an egindako Osoko Bilkuran ibilgailu astunei zirkulazioa debekatzea erabaki zuen.
Udalbatzaren akordioaren ondoren, udalak informazio-seinaleak jarri zituen sarbideetan, eta hainbat astez Udaltzaingoak ibilgailu mota horien gidariei jakinarazi die debekatuta eta murriztuta dagoela bidea.
Azken asteotan, Udaltzaingoak kontrol-kanpaina bat egin du, eta 24 salaketa jarri dizkie debekua berria bete ez dutenei. Bide batez, aste horietan, ibilgailuen dokumentazioa ere egiaztatu da.
Datozen egunetan, Poliziak animaliak edukitzeari buruzko Ordenantza betetzen dela zaintzeko kanpaina bat hasiko du, eta arreta berezia jarriko du animaliak lotuta eramateko betebeharrean, baita jabeek beren maskoten gorotzak jaso beharrean ere.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea