Abiapuntuk Dokumentazioa Eguneratzeko Puntua (PAD) jarri du
Carlos García Buendía Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordeak, Beatriz Gámiz Ermuko alkateak eta Polizia Nazionaleko arduradunek Ermuko Abiapuntu bulegoan jarri berri den Dokumentazioa Eguneratzeko Postua -PAD delakoa- inauguratu dute gaur. Puntu berri honetan, Ermuko eta inguruko herritarrek ziurtagiri digitalen gakoa aldatu ahal izango dute, NAN elektronikoaren ziurtagiri digitala berritu edo izena eman eta MiNAN aplikazio mugikorrean alta eman. Hori guztia modu errazean, minutu gutxitan eta beste herri batzuetara joan beharrik gabe. Bizkaiko hiru udalerrik dute dokumentazioa eguneratzeko postu bana udal-instalazioetan: Balmasedak, Durangok eta, gaurtik aurrera, Ermuak.
Gobernuak Bizkaian duen ordezkariorde Carlos García Buendiak adierazi duenez, "ekimen honekin Estatuko Administrazio Orokorra herritarrengana hurbiltzen dugu eta funtsezko zerbitzu bat eskaintzen, Nortasun Agiri Nazionala, gu guztion eguneroko bizitzaren parte baita. Administrazioak jendearen beharrei nola erantzuten dien eta zerbitzu publikoen modernizazioan eta deszentralizazioan aurrera egiten duela erakusten duen adibide da".
Beatriz Gamiz alkateak Ermuari zerbitzu berri hau eransteak suposatzen duen aurrerapena azpimarratu du: "Erosotasunean, denboran eta sarbide berdintasunean irabazten dugu. Horrelako zerbitzuak gerturatzea jendearen bizitza errazteko eta XXI. mendeko administrazioan aurrera egiteko modu zehatz bat da", esan du inaugurazio ekitaldian. "PAD hau erakundeen arteko lankidetzaren eta Ermuko Udalean administrazio modernoago, hurbilago eta erabilgarriago batekin dugun konpromisoaren emaitza da. Izapide bat errazten dugun bakoitzean, oztopoak kentzen ari gara, bereziki adinekoentzat, familientzat edo erraz mugitu ezin direnentzat", gaineratu du.
Polizia Nazionaleko arduradunek makinaren funtzionamendu praktikoa erakutsi dute, eta azpimarratu zerbitzu hori Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak abian jarritako Nortasun Digitala zabaltzeko Planaren zati dela. VIDOQ ibilgailu ibiltariren osagarri, komisariarik ez duten udalerrietara NANa eta pasaportea eskuratzeko zerbitzua hurbiltzen duena, eta, zerbitzu ibiltzariarekin estaldura lurralde osora zabaltzen delarik.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik