Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren bigarren edizioa

29.11.24
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Liburutegiak antolatuta abenduaren 11n egingo da ‘Mahai-joko mahai-goxo’ izenekoa, Odisea elkartearen dinamizazioaz

Udal liburutegiak mahai-jokoen lehen tailerra egin zuen "Mahai-joko mahai-goxo" izenburupean, Liburutegien Nazioarteko Egunean, ekimenak harrera ezin hobea izan zuelarik. Horregatik, datorren abenduaren 11n -asteazkenean- ospatuko den eta "Odisea Elkarteak" dinamizatuko duen bigarren edizioa antolatu eta izena emateko epea ireki du. Ekitaldia liburutegiko hirugarren solairuan izango da, aurrez adierazitako asteazkenean, 17:30etatik 19:30etara bitartean.

Mahai-jokoen saio honetan adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute 3 urtetik aurrera, baina 15 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute. Saioaren helburua partaideei jolas ezberdinak ezagutaraztea izango da; familian edo lagun berriekin jolasean arituz goza dezaten.

Parte-hartzaileen eskura mahai-joko batzuk egongo dira, horien joko-arauak erakutsiko eta partidan gidatuko zaizkielarik. Jokoen zerrenda honako hau da:

  • "La torre encantada", 5 urtetik gorakoentzat, bi eta lau jokalarirentzat.

  • "Rhino Hero: Super Battle", 5urtetik gorakoentzat, lotutako pisuak sortzean datza superheroia ahalik eta gehien igo ahal izateko.

  • "Burguer Party", 6 urtetik gorakoentzat; hanburgesa bat sortzean datza, osagaiak errepikatu gabe.

  • "Happy Salmon"; 6 urtetik gorakoentzat, karta-jokoa, non lekuz alda daitezkeen jokalariek eskuak eta ukabilak elkar jotzen dituzten.

  • "Strike", 8 urtetik gorakoentzat, dado-jokoa, bi-bost jokalarik jokatzekoa.

Mahai-jokoak oso baliagarriak dira ezagutza berrien ikaskuntza sustatzeko eta kontzentrazioa zein sormena praktikan jartzeko. Aldi berean, buru-bizkortasun handiagoa lortzen eta trebetasun estrategiko berriak eskuratzen laguntzen dute. Mahai-jokoetan parte hartzeak haurrei arauak jarraitzen ikastea eta irabaztea zein galtzea onartzea ahalbidetzen die.

Doako jarduera da eta leku mugatuak ditu. Izen-ematea abenduaren 9ra arte egin daiteke Liburutegian 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbideetara idatzita. Izena emateko datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa eta posta elektronikoa. Eta 15 urtetik beherako haurren kasuan, baita jaioteguna eta ikastetxea ere.

Izen emate kopurua eskainitako plazena baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira eta, kasu horretan, Ermuan erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Onartutako pertsonen zerrenda abenduaren 10ean argitaratuko da webgune honetan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.24
Ermua Antzokiak kultur programazio indartsua aurkeztu du 2025eko urtarrila-maiatza bitarterako

María José Llergo, Jon Maia, Olivia Molina eta Aitziber Garmendia protagonista dituzten 18 ikuskizunetarako sarreren salmenta abenduaren 12an, osteguna, hasiko da
Imagen
La imagen retrospectiva  uestra una sesión anterior
04.12.24
Larunbatean ingelesezko ipuin kontaketa saioa izango

Liburutegiak "Story time" jarduera iragarri du 17:30ean Lobiano Kulturgunean
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
04.12.24
Sutegi antzerki talde ermuarrak "Antigona" aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan, abenduak 6, izango da ikusgai 20:30etik aurrera