Agortu dira Minbiziaren aurkako X. Martxarako 3.100 dortsalak

14.10.24
Gizartea
Urriaren 27ko ekitaldian jasotako dirua "Haurren gibeleko minbizirako medikuntza pertsonalizatua" ikerketa bultzatzeko erabiliko da

Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak gaixotasunaren aurkako martxaren edizio berria antolatu du urriaren 27rako, igandea. Hamargarren edizioa arrakastatsua izatea espero da beste behin; izan ere, bi asteren faltan, salgai jarritako 3.100 dortsalak agortu dira jada.

Kamisetak eta zenbakiak 10 euroren truke saldu dira azken asteetan, eta bildutako dirua Malu Martínez-Chantar CIC bioGUNEko ikertzailea buru duen "Medikuntza pertsonalizatua haurren gibeleko minbizirako" ikerketa-proiektura bideratuko da.

Martxari dagokionez, urriaren 27an 11:00etan abiatuko da lasterketa Orbe Kardinala plazatik, eta 3,4 kilometroko ibilbidea izango du, korrikan, oinez, bakarrik nahiz lagun artean egiteko. Bi ordu ingururen buruan, parte-hartzaile guztiak herriko plazan bilduko dira berriro, eta Malu Martínez-Chantar doktoreari txekea emango zaio kioskoan.

Hamargarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, gaixotasunaren ikerketari ikusgarritasuna eta laguntza eman nahi zaio guztion partaidetzarekin. Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak herriaren inplikazioa aitortu nahi du eta eskerrak eman nahi dizkie erakundeei eta herritarrei, oro har, emandako babes guztiagatik.

X. urteurreneko ekitaldia

Urteroko martxaz gain, ekimenaren hamargarren urteurrena ospatzeko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak ekitaldia antolatu du datorren urriaren 26rako, larunbata, Ermua Antzokian. 16:15etik 18:30era bitartean, mahai-inguruak eta Pispillu Abesbatzaren, Debabarrena Orfeoiaren eta Trío Medianoche taldearen musika emanaldiak izango dira gozagarri. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Animatu zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da