‘De amar y desandar’ diskoa aurkeztuko du ‘Idoia’k Ermua Antzokian

13.11.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Ostiraleko 20:30etan musikari boskotea izango du lagun bere bigarren lana aurkezteko

Idoia Asurmendi –‘Idoia’ izen artistikoarekin ezagun denak– abeslari eta konpositoreak ‘De amar y desandar’ izeneko diskoa aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean. Aramaioko artistak eta bere ahotsak aretoa beteko dute bere konposizioekin, eszenatokian baxu-kontrabaxu, gitarra elektriko, bateria, kola-teklatu erdiko piano eta akordeoiaz osatutako talde baten musikarekin lagunduta. Euskaraz eta gaztelaniaz pop-rock, soul eta folk piezak abestuko ditu, baita poesia ere. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean.

Familiatik datorkio musikarekiko zaletasuna Idoiari, eta txikitatik hasi zen musika-tresnekin esperimentatzen. Haurtzarotik musikan, abesbatzetan eta pianoa ikasten eman du bere denbora librea. Gainera, Musikeneko Pedagogia espezialitatean Musika ikasketak egin ditu.

Hasieran bakarkako kontzertuak ematen eta beste egile batzuen abestiak bertsionatzen zituen. Gero abestiak ere konposatu ditu, eta hainbatetan poesia egiten duen Maria Osesen lanak eta berea uztartzen ditu. 2019an Berri Txarrak taldearen 'Katedral bat' abestiaren bertsioarekin eman zen ezagutzera. Urte horretan Kutxa Kultur beka eskuratu zuen eta bere lehen proiektu eta albuma lantzen hasi zen: 'Ilun eta abar'. Hainbat arte uztartzen zituen proiektua, hala nola poesia, ilustrazioa edo animazioa. Zortzi abestik osatzen dute, euskaraz eta gaztelaniaz, estilo askotakoak.

Oraingo bigarren diskoan, maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuliko da. Urte hauetako bizipenengatik bidaia bat, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues kutsuz beteriko kantuak hurbiltzen dizkigun.

Idoia konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako euskal musikaren oraina eta etorkizuna da, eta ahots propioarekin nabarmentzen da bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon