Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

26.06.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon

Bihar hasiko da hamazazpigarren ‘Elektrojaia’, jaialdiaren bezpera edo aurreko egunarekin. Egun nagusiaren bezperako musika emanaldi ziragarri eta dardaratsua arratsaldeko 5etan hasi eta gaueko 11tan bukatuko da Martxoak 8 plazan. Bost ordu horietan bertako artista ezagunek musika proposamenak egingo dituzte. Bezperako izar gonbidatua Anuxx dja da. Programazioak eta kartelak adierazten duenez, ordu eta laurdeneko saioak izango dira eta hurrenez hurren, ondoko DJak pintxatuko dute, Anuxx eta Javier Delgadok jardunaldiari hasiera emango dio; ondoren, Pirata eta Sebita arituko dira. Neik jaialdia itxiko du, 21:45etan hasi eta 23:00ra bitartean.

Egun nagusia larunbata izango da, Betiondon, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 04:00ak arte, etenik gabe. Betiondok bi eszenatoki izango ditu: ‘nagusia' eta 'old school room' karpakoa. Handienean eta publikoari irekita dagoen horretan arituko dira, ordena honetan, honako hauek: Nei, Markos, Javier Ganuza, Blanco, Judy, Mark Broom britaniarra eta Cristian Varela kartelburuak.

Bertako DJak aldiz, eremua bilduagoan jardundo gute, bertatik arituko direlarik Sebita, DJ Bixent, DJ Mari, Iñigo Díaz, Pirata, Ash, Alaine MRK eta Jon MARAKA. Musika elektronikoa sortzen eta urtzartzen maisu direnak.

Mark Broom britaniarra eta Cristian Varela aurtengo karteleko buru dira. Bere ibilbidea areagotu eta barietatea atsegin duen publikoa erakartzen duten techno musikako bi profesional. Sarrera doakoa da, eta jaialdiaren gunean edarientzako txosnak egongo dira. Jateko, aldiz, bi kamioi (foodtruck) egongo dira, zerbait sabeleratzeko. Aurten, jasangarritasunaren mesedetan, edariak edalontzi berrerabilgarri propio batean bakarrik zerbitzatuko dira, hori euro bateko prezioan (1 €) salduko delarik.

Elektrojaia Taldeak antolatzen du jaialdia, Ermuko Udalaren eta ekitaldia babesten duten marken komertzialen laguntzarekin. Antolatzaileek dagoeneko zabaldu dituzte ekitaldia zuzenduko duten arauak.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin