'Anora' da gaur gauean ikusi ahal izango dugun filma
Kaleko zinearen hirugarren aste honetan beste bi pelikula ikusi ahal izango ditugu. Gaurko astelehenean, 22:00etan, plazan "Anora" ekoizpen iparramerikarreko film luzea eskainiko dugu. 2024an estreinaturiko lana da, Sean Bakerrek zuzendutakoa eta 138 minutu irauten dituena; prostituzioaren gaia jorratzen duen komedia dramatikoa da.
Asteazkenean, berriz, Óliver Laxe zuzendariaren "Sirāt" ikusi ahal izango dugu. Biak gomendatzen dira 16 urtetik gorako ikusleentzat.
Sinopsia
Anorak, Brooklyngo prostituta gazte batek, Errauskineri buruzko istorio bat bizitzeko aukera izango du oligarka errusiar baten semea ezagutu eta berarekin ezkontzen denean. Albistea Errusiara iristen denean, bere maitagarrien ipuina mehatxupean ikusten da, gurasoak New Yorkera abiatzen baitira ezkontza hori baliogabetzeko asmoz.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat