Antzokia gorriz argiztatuko da hemokromatosiaren munduko astean
Ermua Antzokiak gorriz argiztatuko du linterna datorren igande iluntze-gauean, hemokromatosiaren munduko astea dela eta. Hemokromatosia alterazio genetikoa da. Gaixotasun horren ezaugarria nagusia da hesteak burdinaren xurgapena areagotzen duela eta, ondorioz, parenkimak gainkargatzen dituela. Oso ezaguna ez den gaixotasuna izan arren, 500-1.000 pertsonatik bati eragiten dio. Hemokromatosia isila da, eta helduaroan agertzen ditu sintomak. Baheketarik ez dagoenez, diagnostikoa berantiarra izaten da eta sarritan, hemokromatosiak berak eragindako patologiengatik medikuari kontsultatu ondoren antnzematen da.
Gaixotasunak duen tratamendua, odoluste terapeutikoa da, erraza, eraginkorra, merkea eta pazienteei bizi-kalitate normala berreskuratzeko aukera ematen diena.
Hemokromatosiaren Espainiako Elkarteak eta gaixotasuna duten Pazienteen Nazioarteko Federazioak ekainaren 1etik 7ra Hemokromatosiaren Munduko Astean parte hartzen dute. Aste honetan, Espainian eta Europan, eraikin eta monumentu publiko enblematiko asko gorriz argiztatuko dira. 2025ean Espainian 590 eraikin argiztatu ziren eta aurten Ermua Antzokiak bat egingo du ekimenarekin.
Gorriz argiztatzeko kanpainaren zergatia
- Herritarrak gaixotasun ezezagun horri buruz kontzientziatzeko; izan ere, 40 urte bete baino lehen diagnostikatzen eta tratatzen bada, bizitza normala izatea ahalbidetzen du.
- Herritarrak ferritina-maila eta transferrina-saturazioa zehaztuko dituen analitika eskatzera animatzeko, bizia salba baitiezaioke.
Paziente batek azaldu ezin den nekea, mina eskuetan, libidoa edo pigmentazioa larruazalean galtzen badu, hemokromatosian izan dezake kausa, adinean edo arrazoi psikologiko edo erreumatologikoez gain. Pertsona batzuk urteak behar izaten dituzte diagnostikatzeko, eta beste batzuk ez dira inoiz diagnostikatzen.
Hemokromatosiari edo Espainiako elkarteari buruzko informazio gehiagorako, bisita ezazu(e): http://www.hemocromatosis.es web ataria.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea