Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

27.01.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak

Ermua Antzokiak lau estreinaldi zinematografiko eskainiko ditu datorren asteburuan. Programazioa ostegunean hasiko da zineklub saioarekin. Bertan, 'Aro Berria' zinta ikusi ahal izango dugu, euskarazko jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Irati Gorostidik zuzendutako film luzea da, 70eko hamarkadako enpleguari buruzko drama soziala. Donostian kokatua dago, 1978. urtean. Ur-kontagailuen fabrikako langileak batzarrean bildu dira, greba aukera eztabaidatzeko, baina azkenean ez . Atsekabetuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratzen dituzte gizartea eraldatzeko asmoak. Ostegun honetan 20:30etan.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Rebecca Zlotowski errealizadorearen ‘Vida privada' filmaz gozatu ahal izango dugu. Ekoizpen frantziarra da, intrigazko thrillerra, Jodie Fosterren azken lana. Lilian Steiner psikiatra ospetsuak bere pazienteetako baten heriotzari buruzko ikerketa pribatua hasi du, hil egin dutela sinetsita.

Bigarren proposamen komertziala ‘El Médico II', Philipp Stölzl zuzendari duen ekoizpen alemaniarra. Abentura drama hau larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu. Isfahandik ihesi, Rob Cole medikua Londresera iritsi da bere ezagutza medikoa partekatzera. Gortearen azpijokoen erdian, bizitzak salbatzeko eta errekonozimendua lortzeko borrokatzen da, giza erronka sakonenari aurre egiten dion bitartean: sufrimendua arintzea.

Azkenik, gazte eta familiarrentzako saioan, ‘Abuela tremenda' zinta ikusi ahal izango dugu, Ana Vázquez errealizadoreak zuzendutako ekoizpen espainiarra. Komedia familiar honetan Elena Irureta, Toni Acosta eta Gorka Aginagaldek parte hartzen dute, besteak beste. Toñi ez da edozein amona. Zurrunbilo bat da, beti istilutan sartzen den arima libre bat. Daniela alaba buruz behera ekarri du, baina Alexia bilobak maite du.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin