Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da
Datorren larunbatean, urtarrilak 31, aurtengo lehen “Story Time” ingelesezko ipuin kontaketa saioa egingo da, Liburutegiak antolatua. Ipuin saio horrek "Akissi Goes on a Terrible Journey. Let 's Make a Comic!” titulua izango du, eta 2016 eta 2021 urteen artean (biak barne) jaiotako umeei zuzenduta dago. Kontatzailea Hannah Berry izango da.
Jarduera Liburutegian egingo da. Hasteko ordua 17:30etan da eta sarrera doakoa. Bertaratzeko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppa (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektronikoa bidaliz, non izena, abizenak, haurraren jaiotze-data eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Irakurketarako zaletasuna ahozko tradizioaren bidez sustatzeaz gain, “Story Time” saioek ingelesaren ulermena eta oinarrizko hiztegia hobetzen dituzte, eta hizkuntza horren ikaskuntza modu ludikoan suspertzen dute.
Haurren kontzentrazioa ez eragozteko, ezin izango da saiora sartu behin saioa hasita, beraz, puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian