Apirilaren 21eko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatu dira
Udalbatzaren Osokoak zozketa bidez izendatu ditu gaur apirilaren 21ean, igandea, gure udalerrian osatuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaietan parte hartu behar duten 198 pertsonak. Egun horretan egingo dira 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Osoko Bilkura goizeko 8:30etan quoruma edukita eta ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak izan direlarik. Saioa grabatu dugu, baina ez dugu zuzenean eman Datuak Babesteko Lege Organikoari (DBLO) jarraiki izendatutako pertsonen nortasuna eta datu pertsonalak babesteko.
Izendapena Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) aplikazio informatiko baten bidez egin da, Ermuko Biztanleen Erroldan gauden pertsona guztien artean ausazko zozketa anonimo bat eginez. Izendapen horien jakinarazpenak jada prestatzen ari dira, eta, jarraian, interesdunei jakinarazteko prozesua hasiko da. Ermuan 22 hauteskunde-mahai izango ditugu, 11 ataletan eta zazpi hauteskunde-egoitzetan banatuta. Hauteskunde-mahai bakoitzak mahaiburu bat eta bi kide izango eta horien ordezkoak. Ez dugu aldaketarik izango Ermuan azken Hauteskunde prozesuekiko, guztia bere horretan mantenduz. Ermuan 198 pertsona izendatu dira; mahaiburu, mahaikide eta beste 14 ordezko horietako izendapenen bakoitzerako.
Izendapena dela-eta, alegazioak aurkez ditzaket?
Izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari kargu hori onartzeko oztopatzen dieten zioak eta dokumentazioa aurkezteko. Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak, gehienez ere, bost egunetan behin-betiko erabakia hartuko du. Aurreikusitako arrazoien artean ondorengoak daude: 65 urtetik gorakoak izatea; sei hilabetetik gorako emakume haurdunak; pertsona ezgaituak, gaixotasun justifikatuak dituzten pertsonak, eta abar. Durangoko Hauteskunde Batzordearen aurrean alegazioak aurkezteko gida.
Oraingo honetan, alegazioak egiteko bi aukera izango ditugu, lehenengoa Durangaldeko Hauteskunde Batzordera bertara joatea eta, bestea, alegazioa posta elektronikoz aurkeztea.
Durangaldeko Hauteskunde Batzordera bertaratzeko helbide eta ordutegiaren datuak:
- Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
- Telefonoa: 946030060
- Alegazioetarako ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 16:00etik 19:00etara
- Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara
Posta elektronikoz:
Alegazio-idazkia posta elektroniko honetara bidali: alegaciones-juntaelectoral-durango@justizia.eus.
Alegazio guztiak derrigorrez erantsi behar dute:
- Mahaian egoteko izendapenaren fotokopia
- NANaren fotokopia
- Alegatzeko justifikazioa egiaztatzen duen agiriaren kopia (65 urte baino gehiago, ezintasun-egoera, laneko baja, gaixotasuna, programatutako bidaiak, laneko arrazoiak, etab.)
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko